Lauaxeta sariak

'EraMiak', Iñigo Astiz, Pello Otxoteko eta Fermin Etxegoien izan dira Lauaxeta sarien irabazleak

Gipuzkoako Aldundiak Abadia saria eman dio Arantxa Urretabizkaiari, euskarari eginiko ekarpenagatik.

Lauaxeta sarien garaileak, gaur.
Lauaxeta sarien garaileak, gaur. Marisol ramirez / foku

Irati Urdalleta Lete -

2019ko abenduak 2

Hamabosgarren aldiz, Lauaxeta sariak banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Administrazioan euskararen erabilera bultzatzea helburu izan duen EraMiak programa izan da sarituetako bat, lan munduan euskara gehiago egitea sustatzeagatik. Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak, berriz, 35 urtetik beherakoentzako poesian lortu du irabaztea, Analfabetoa poema bildumarekin. 35 urtetik gorakoentzako poesiaren kategorian, Itsas Bizimina lanarekin, Pello Otxotekorentzat izan da saria. Azkenik, ikus-entzunezkoen mailan, Fermin Etxegoienen Euskaltzaindia: Egunak eta lanak eskuratu du Lauaxeta saria.

Astizi dagokionez, epaimahaiak azpimarratu du «abangoardiaren bideari jarraituz adierazpen poetiko handia» edukitzea. Otxotekok, berriz, «bidaia literario eta sentimentala» proposatzen duela iruditu zaie epaimahaikideei. Azkenik, Etxegoieni «Bernardo Atxagaren sentikortasuna umore onarekin konbinatzeagatik» eman diote saria.

Abadia saria

Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok Abadia saria entregatu dio Arantxa Urretabizkaiari. "Euskal literaturan emakumearen rola berritzeko" gaitasunagatik eta euskara "aro modernoak" sartzeagatik saritu du epaimahaiak idazlea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna