Pilota

Julen Retegik pilota utziko du

Abenduaren 15ean jokatuko du azken partida.

Mikel O. Iribar.
2019ko abenduaren 3a
18:23
Entzun

Julen Retegik (1985, Eratsun, Nafarroa) bere Twitter kontuan jakinarazi duenez, erretiroa hartuko du, 34 urterekin, eta abenduaren 15ean jokatuko du azken partida. Nafarrak eskerrak eman dizkio Aspe enpresari, hamar urte hauetan berarengan izandako konfiantzagatik. Asko eskertu die familiakoei eta gertukoei ere.

2005eko uztailaren 7an egin zuen debuta Retegi Bik, Zarauzko (Gipuzkoa) Aritzbatalde pilotalekuan. Gainera, 2014an buruz buruko finalista izan zen, finalerdietan Aimar Olaizola mendean hartuta. Finalean, ordea, galdu egin zuen, Juan Martinez de Irujoren aurka (22-9).

Bestalde, Eratsuko pilotaria 2008ko Bigarren Mailako Buruz Buruko txapelduna izan zen, IƱaki Larralderi 22-9 irabazita. Promozioko Binakako Txapelketan, berriz, bitan izan da garaile, Jokin Argoterekin batera (2007 eta 2008).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.