Euskal produktuak

Esneki aukera zabala denen eskura

Iztuetak Gasna Zuri Gazia aurkeztu du, eta jada eskuragarri dago supermerkatuetan.

Iztueta Gasna Zuri Gaziarekin jaki ederrak presta daitezke. IZTUETA ESNEKIAK
2020ko urtarrilaren 7a
09:31
Entzun

Euskal sukaldean, postreek ere indar berezia dute: gazta edo jogurtak denetariko fruitu lehorrekin nahasita. Ohitura zahar horiek birpentsatu dituzte Iztueta Esnekietan, denetariko esneki produktuak eskainiz zapore gozoenen bila dabiltzan horiei. Horrela, Lazkaoko enpresak jogurtak, izozkiak, esnea eta gazta sortzen ditu, eta orain Gasna Zuri Gazia aurkeztu dute. Kontsumitzaileentzat ateratako produktu berriak gorputz krematsua eta distiratsua du.

Esneki produktu bikainak lantzen ditu Iztuetak. Hainbat zaporetako jogurtak egiten dituzte formatu handian eta txikian: naturala, marrubia, muxika eta marakuia, natural gaingabetua eta arabarba. 125 gramoko eta 500 gramoko ontzietan saltzen dituzte jogurtak, eta zaporedunak marmelada eta jogurt naturala nahastuta lortzen dituzte, bertako frutekin. Era berean, izozkietan ere bada aukera: banilla, jogurt, txokolate, limoi eta hur zaporeak dituzte aukeran. Baserriko esnea ere saltzen dute, bai osoa eta baita gaingabetua ere, litro bateko poltsetan; ostalarientzat, ostalaritzarako formatuan ere eskaintzen dituzte produktuak.

Gipuzkoako hainbat herritan eros daitezke produktuak, supermerkatuetan: Arrasaten, Beasainen, Bergaran, Donostian, Irunen, Lazkaon, Lasarten, Itsasondon, Azpeitian, Ordizian eta Tolosan, besteak beste.

Baserriko larreetan bazkatzen diren behien esne jetzi berria da enpresaren sekretua. Arbasoen jakintza eta naturarekiko harremana mantentzen dituzte esnea lortzeko, betiere ingurumena zainduz eta abereen ongizatea bermatuz. Modu jasangarrian eta duinean lan eginda bezeroei elikadura osasuntsua eskaintzea da Iztuetaren helburua, baserria eta ondarea babestuz.

Zelaietako belarraren eta behi kopuruaren arteko oreka funtsezkoa da Iztuetarentzat, bien arteko orekatik lortzen baitute elikadura jasangarria. Behien bizi mailaren gaineko ardura hartzen du enpresak; animaliaren ongizatean oinarritzen da esnearen kalitatea. Estresik gabeko elikadura osasuntsu eta orekatuaren aldeko apustua egin du Iztuetak behien baldintza ezin hobeak eta goren mailako esnea ziurtatzeko. Ingurugiroa zaintzea ere ezinbestekoa da enpresarentzat, eta jokabide egokiak eta etengabeko hobekuntzak bultzatzen ditu.

Iztueta baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du enpresak, produktuak eta prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Familientzat, taldeentzat, enpresentzat eta euskal kultura sustatzea helburu dutenentzat erreserbak egiteko aukera eskaintzen du. Baserria bisitatu eta lan egiteko moduak ezagutu daitezke bertan; esnekiak lantzeko prozesua ikusi eta produktuak dastatu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.iztueta.eus.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.