Euskal Produktuak

Bertakoaren aldeko apustua

Igartzate baserriak eskaintza zabala du euskal behi arrazaren haragia dastatzeko.

Igartzate baserrian era tradizionalean hazten dituzte txahalak. IGARTZATE
2019ko abenduaren 27a
14:05
Entzun

Neguarekin batera, hotza etorriko da datozen hilabeteetan. Euskal Herrian, neguko eguraldiari aurre egiteko, jaki sendoen alde egin izan da beti: lapikokoak, barazki bildu berriakā€¦ eta, jakina, horren bertakoa den behi haragia. Sagardo garaia ere ate joka da, eta txuletak eta gisako produktuek indarra hartu dute euskal sukaldeetan. Ataungo Igartzate baserrian euskal okelarik onena eskaintzeko dihardute lanean.

Euskal behien okela geroz eta urriagoa da merkatuan, eta Igartzate baserrian bertakoa jan nahi dutenen eskariari erantzuteko egiten dute lan. Txahalek osasun kontrol zorrotzak pasatzen dituzte, bezeroari goren mailako produktuak eskaintzeko. Euskal behi arraza oso indartuta zegoen duela zenbait hamarkada Euskal Herrian, baina merkatuaren dibertsifikazioak kalte egin dio bertakoari. Euskal Herrian hazten diren behien kopurua handia da, baina bertako arrazaren proportzioak behera egiten du urtez urte. Igartzak, hain zuzen, merkatuaren joera horri aurre egiteko eta bertakoa jateko aukera eskaintzen die euskaldunei.

Igartzaterekin, ziurtatuta dago kalitatea. Baserriak eskumen osoa du txahala jaiotzen denetik hiltegira eraman arteko prozesuan, eta horrela lortzen du eskuratzea kalitaterik goreneko produktua.

Igartzate baserrian harro daude txahalak era tradizionalean hazteaz. Txahalak amarekin egoten dira jaiotzen direnetik zazpi edo zortzi hilabete egin arte, modu kontrolatuan osasuntsu haz daitezen. Animaliak hazteko eta elikatzeko moduak eragin zuzena du haragiaren kalitatean. Behiek pentsua, lastoa eta belar ondua jaten dituzte azken lau hilabeteetan, eta, ondoren, hiltegira eramaten dituzte, haien haragia eskuratu eta merkaturatzeko.

Igartzate baserriak haragi bikaina ekoizten du, eta Kixkurre elkartearen bidez banatzen du.

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 943-18 02 61 edo 669-23 78 77 telefono zenbakira, edo bidali mezu bat [email protected] helbide elektronikora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.