Bidasoa 30-22 Bartzelona

Bidasoak ez du izan aukerarik Bartzelonaren aurka Asobal kopako finalean

Irungo taldeak galdu egin du Asobal kopako finala.

Dika Men Bartzelonako jokalaria atera jaurtitzen, gaurko finalean.
Dika Men Bartzelonako jokalaria atera jaurtitzen, gaurko finalean. EFE

Aitor Manterola -

2019ko abenduak 15

Bidasoa ez da gai izan Bartzelonari aurre egiteko Asobal Kopako finalean, eta, iaz bezala, aurten ere galdu egin du aurkari beraren aurka. Horrenbestez, bigarren postuarekin itzuliko da etxera Valladolidetik (Espainia). Zortzi golen aldearekin galdu du Jacobo Cuetararen taldeak (30-22). 

Aurreneko hamabost minutuetan, Euskal Herriko taldeak eutsi egin dio Kataluniakoari, baina, hortik aurrera, Bartzelona ahaltsua nagusitu da, eta bederatzigarren aldiz jarraian irabazi du Asobal kopa. Emaitza 8-5ekoa zenean, ospa egin du Bartzelonak, eta, konturatzerako, zazpi golen aldearen jabe egin da. Jokalariak atsedenaldira joan direnean, 16-10 jartzen zuen markagailuan. 

Bigarren zatian ez da aldatu egoera, eta kataluniarrek aldea handitu dute. Ordurako erabakita zegoen finala, eta Bidasoak nahikoa egin du txapelketa honetako azken partida duintasunez bukatzen. 

FITXA

Bartzelona 30: Möller (Perez de Vargas, ordezko atezaina), Víctor Tomas
(2), Ariño (4), Mem (7), Cindric (4,1p), Palmarsson, Fabregas
(2), Petrus, Aleix Gomez (5,2p), Andersson, Sorhaindo (2),
Alex Pascual (1), NGuessan (2), Entrerrios, Dolenec (1).

Bidasoa  22: Luan (Ledo, ordezko atezaina), Crowley, Odriozola
(3,1p), Serrano (3), Renaud-David (3), Tesoriere, Da Silva,
Rodrigo Salinas (3), Azkue (3), Esteban Salinas (2), De la Salud
(2), Cavero (1), Zabala (1), Orbovic (1).

Partzialak: 1-2, 4-4, 7-5, 9-6, 13-8, 16-10
(atsedenaldia); 17-12, 20-13, 23-15, 25-16, 28-18, 30-22 (azken emaitza).

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna