Binakako Txapelketa

Urriza eta Larrañaga finalean sartu dira

40-38 irabazi diete Juaneneari eta Azpirozi finalerdietako bigarren partidan, eta larunbatean jakingo da bigarren bikote finalista.

Larrañagak finala jokatuko du datorren abenduaren 28an. MAIALEN ANDRES
2019ko abenduaren 16a
14:53
Entzun

Urriza eta Larrañaga dira Binakako Txapelketako lehenengo bikote finalista. Joan den larunbatean 40-38 garaitu zituzten Juanenea eta Azpiroz, eta finalerdietako ligaxkako bi partidak irabazita lortu dute bertara iristea.  Orain partidu bakarra geratzen da finalerdietan, eta partida hori irabazten duena izango da bigarren finalista. Aurrez aurre, datorren larunbatean, Matxin III-Barrenetxea IV eta Juanenea-Azpiroz izango dira. 

Urriza eta Larrañagak merezimendu osoz lortu dute finalera sailkatzea. Txapelketan goruntz etorri den bikotea da eta larunbatean Urrizak erakustaldia eman zuen. Iruñearrak 29 tanto egin zituen guztira, urtean zehar oso gutxitan ikusten den zenbakia, eta horri esker irabazi zuten. Oraingoan Larrañaga zailtasun gehiagorekin ibili zen, baina aurrelariak ongi geratu zituen Juanenea eta Azpiroz. Hauek bikote bezala gehiago jokatu zuten eta nahiz eta 35-37 aurreratu, azkenean ezin izan zioten abantaila horri eutsi.

Hala ere, partidua gorriek eraman zuten bideratuta ia amaiera arte. 16-6 aurreratu ziren, baina 20na berdintzea lortu zuten urdinak. Gero abantailak txikiagoak izan ziren, beti ere gorrien alde, nahiz eta amaieran aurretik jarri Juanenea eta Azpiroz. Hala ere, Urrizak bere esperientzia baliatu zuen finalerako txartela lortzeko partidarik galdu gabe finalerdietan. 

Orain, bigarren finalista ezagutzea besterik ez da geratzen. Juanenea eta Azpirozek bi puntu lortu zituzten eta Matxin III eta Barrenetxeak ez dute punturik, baina horrek ez du ballioko Santo Tomas egunez. Garaileak lau puntu lortuko ditu eta horrekin nahikoa ziango du finalerako txartela lortzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.