Garraioa

EAEko Auzitegi Nagusiak behin-behinean baliogabetu du ibilgailu gidaridunen legea

Uber da auto gidaridunen plataformetako bat. WILL OLIVER (EFE)
jokin sagarzazu
2019ko abenduaren 20a
20:53
Entzun

Eusko Legebiltzarrak onartu eta ordu batzuetara, EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin ditu ibilgailu gidaridunen legearen artikulu nagusiak: zerbitzua kontratatzen denetik zerbitzua hasi arte gutxienez 30 minutu igaro behar izatea eta autoak ikusgai egotea geolokalizazio sistemen bidez.

Larunbat honetan sartzen da indarrean legea, baina ebazpena kaleratu arte, muga horiek ezingo dira ezarri.

Legeak kontsumitzaileen eta gidarien eskubideak urratzen dituela salatu du Unauto elkarteak. "Puntu horiek taxista gutxi batzuei mesede egiteko sartu dituzte", adierazi du elkarteko presidente Eduardo Martinek. Unautok iragarria zuen auzitara joko zuela. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du alegazioak aurkeztuko dituela ebazpenaren kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.