auto istripua

Pertsona bat hil da Samaniegon autoa errepidetik aterata

13:20 aldean gertatu da ezbeharra, A-2124 errepidean.

Bi pertsona zihoazen autan, eta bat hil egin da. ARABAKO SUHILTZAILEAK
2020ko urtarrilaren 4a
18:51
Entzun

Pertsona bat hil da gaur eguerdian Samaniegon (Araba), autoa errepidetik aterata. A-2124 errepidean gertatu da ezbeharra, Lezako noranzkoan. Oraindik ikertzen ari dira zergatik irten den autoa errepidetik.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak hara joan dira, eta ibilgailuan zihoazen bi pertsonak artatu dituzte; bat hil egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.