Emakumezkoen 1. maila

Realak irabazi, Athleticek galdu

Madrili 5-0 irabazi dio Realak, eta Athleticek Bartzelonaren aurka 0-3 galdu du San Mamesen, 32.000 ikusleren aurrean. 

32.000 ikusle izan dira gaur San Mamesen, Athletic-Bartzelona partida ikusten. EFE
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 5a
21:03
Entzun

Emakumezkoen 1. mailako hamabosgarren jardunaldia jokatu dute gaur Realak eta Athleticek. Gipuzkoarrek aise menderatu dute Madril gaur arratsaldean Zubietan (5-0). Lehen zatian egin du aurreneko gola Manu Lareok, eta bigarrenean sartu ditu beste lau golak Gonzalo Arconadaren taldeak, Palacios, Latorre, Mendoza eta Nahikariren bitartez. Hirugarren partida du jarraian Realak golik jaso gabe. Sailkapenean zazpigarren da, eta Levante hirugarrena lau puntura dauka. 

Athleticek, bestalde, ezin izan du ezer egin Bartzelona ahaltsuaren aurka, eta 0-3 galdu du. San Mamesen jokatu dute partida, eta 32.068 ikusle bertaratu dira gaur eguerdian. Bigarren zatian sartu dituzte golak kataluniarrek; Marihona eta Oshoala (2) izan dira golegileak. Athletic laugarren da sailkapenean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.