Indarkeria matxista

Baionako gizon bat zigortu dute emaztea jotzeagatik

Emakumea bortizki jo eta sudurra hautsi dio gizonak. Erasotzaileak aurrekariak zituen taldeko bortxaketa batengatik.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea Baionan, 2019ko azaroaren 23an. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko urtarrilaren 8a
12:18
Entzun

Indarkeria matxistagatik gizon bat kondenatu du Baionako Auzitegiak. Sei hilabeteko kartzelaldia bete beharko du andrea bortizki jotzeagatik. Emakumeari sudurra hautsi zion. Urtarrilaren 2an gertatu zen eraso matxista, Baionako etxebizitza batean. Auzokoak Frantziako Polizia deitu zuen «oihuak eta kolpe soinuak» zirela-eta, eta gizona zuzenean atxilotu zuten.

Epailearen aitzinetik pasatu zen iragan astelehenean, eta Paueko Espetxeko Gizarteratze eta Probapeko Zerbitzuak  jakinarazi zuen gizona kontrol judizialpean zegoela taldeko bortxaketa baten kasuarekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.