Gizon bat atxilotu dute Donostian, transexualen prostituzioa egotzita

Espainiako Poliziak transexualen prostituzioan aritzen zen sare bat desegin du, eta bi biktima askatu dituzte.

Poliziak aurretik eginiko operazio bat. EFE
2020ko urtarrilaren 8a
11:07
Entzun

Transexualak prostituitzen zituen sare bat desegin dute, eta gizon bat atxilotu, Donostian. Biktimak Kolonbiatik ekartzen zituzten, eta, besteak beste, Bilboko eta Donostiako pisu batzuetan prostituzioan aritzera behartzen zituzten. Espainiako Poliziak beste gizon bat atxilotu du Madrilen ere, sare berarekin lotuta, eta Kolonbiako bi biktima askatu dituzte.

Emakume batek Plasencian (Caceres, Espainia) jarritako salaketaren ondorioz hasi zen ikerketa. Haren arabera, talde batek lanpostu bat eskaini zion Kolonbian zegoela, senide bati gaixotasun larri bat sendatzen laguntzeko. Espainiara iritsitakoan, 8.000 euro ordaintzeko eskatu zioten, prostituzioan arituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.