PILOTA

Elezkano II.ak Altuna III.a ordezkatuko du jardunaldi honetan

Amezketako (Gipuzkoa) aurrelariak mina du ezker eskumuturrean, eta medikuak atseden hartzeko gomendatu dio. Zaramatokoak (Bizkaia) lehen partida jokatuko du binakakoan.  

Julen Etxeberria.
2020ko urtarrilaren 9a
15:22
Entzun

Aspe enpresak lehen ordezkapena egingo du asteburu honetan, Binakako Txapelketan. Jokin Altunak ez du jokatuko larunbatean, Iruñean. Mina du ezker eskumuturrean, eta medikuak atseden hartzeko gomendatu dio. Danel Elezkanok ordezkatuko du, eta, hala, Zaratamoko (Bizkaia) aurrelariak lehen partida jokatuko du denboraldi honetako binanakoan. Elezkano II.ak txapela irabazi zuen iaz, Beñat Rezustarekin, baina Aspek Binakako Txapelketatik kanpo utzi zuen. Enpresak beste lau aurrelariren alde egin zuen, Elezkano II.aren kaltetan. 

Ligaxkako zortzigarren jardunaldia, berriz, ostiralean hasiko da, Getarian (Gipuzkoa). Baiko Pilotako bi bikoteren arteko lehia izango da: Artola-Imazek eta Laso-Albisuk jokatuko dute elkarren aurka. Aurrenekoek lau garaipen lortu dituzte, baina galdu egin dituzte azken lau partidetatik hiru. Bigarrenek, berriz, hiru partida irabazi dituzte; azkena, joan den astean, Irribarria-Rezustaren aurka. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.