Erretretak

Paris prest dago orekarako adinaren neurriari uko egiteko

Edouard Philippek sindikatuei helarazi die prest dela erretreta 64 urtera arte atzeratzen duen neurria kentzeko

Eretreten errefomaren kontrako manifestazio bat, gur, Parisen. YOAN VALAT / EFE
xabier martin
2020ko urtarrilaren 11
21:19
Entzun

Gizarte eragileengan duen «konfiantza erakusteko», Frantziako lehen ministroak orekarako adinaren neurria kentzeko aukera eskaini die sindikatuei, «behin-behinean» bada ere. Edouard Philippek jasoa du erretreten erreforman erretiroa 64 urtera atzeratzea, 2022tik 2027rako epean. Bada, orekarako neurria esan dioten horri uko egiteko prest dagoela jakinarazi die sindikatuei gutun baten bidez, betiere erreformaren gatazka desblokeatzeko eskaintza gisa.

Sindikatu erreformisten babesa lortzeko saioa da, azken finean, lehen ministroaren proposamen hori. Izan ere, erreformaren neurri nagusietako batean atzera egiteko prest egonda ere, nekez erakarriko ditu CGT, FO, FSU, Solidaires eta CGC sindikatuak. Erretreten erreformaren aurkako protesta mugimenduak 38. eguna bete du gaur, eta manifestazio handiak egon dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Baionan hain zuzen ere.

Erretreten finantzaketaren eta orekaren inguruko konferentzia martxan jarriko da aurki, CFDT sindikatu nagusiak nahi zuen moduan, eta haren ondorioak 2020ko apirilean plazaratuko lirateke. Bitartekari lanetarako Agirc-Arrcoko zuzendari nagusi ohi Jean-Jacques Marette proposatu du Philippe lehen ministroak. Erreforma bozkatu aurretik, CFDTren babesa lortu nahiko luke gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.