Dakar rallya

Pablo Gonçalves moto gidaria hil da, istripu batean

40 urteko portugaldarrak zazpigarren etapan izan du ezbeharra, eta erietxean hil da. Lasterketa honetan hil zen azkeneko gidaria Michal Hernik izan zen; 2015ean gertatu zen. Hain justu, gaur hil den gidari portugaldarra bigarren izan zen urte horretan. 

Pablo Gonçalves gaurko etapan, istripuaren aurretik. EFE
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 12a
10:34
Entzun

Dakar rallyak eta heriotzak bat egin dute berriz ere gaur: Pablo Gonçalves moto gidari portugaldarrak istripua izan du, eta erietxean hil da. 40 urte zituen, eta duela bost urteko aldian bigarren izan zen. Hamahirugarren aldiz segidan ari zen parte hartzen proba ezagun horretan, eta emaitza onena 2015ean izan zuen, bigarren sailkatu baitzen. 

Zazpigarren etapa jokoan zela izan du istripua, aldi honetako etaparik luzeenean: 546 km. Istripua bide erdian izan du, 263. kilometro inguruan. Helikopteroak aurkitu du, konortea galduta eta bihotza geldituta. Laylako (Arabia Saudi) erietxera eraman dute, baina bertan hil da. 

Dakarren azkeneko bost urteetan izan den bigarren heriotza da. 2015ean, Michal Hernik poloniar moto gidaria hil zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.