Arrauna

Orio eta Zierbena izan dira azkarrenak Portugaleteko Traineru Jaitsieran

Urteko lehen estropada jokatu dute traineruek, denboraldi-aurrean izaten den horietakoa, eta ez da ezusterik izan garaileei dagokienez. 

jarraia176378.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 19a
09:55
Entzun

Badira bi hilabete edo arraunlariak traineru denboraldia prestatzen hasi zirela. Negu bete-betean daude orain, 'neguko lana' esaten zaion horretan, eta gustura hartzen dituzte estropadak. Gaur izan dute bat: Portugaleteko Traineru Jaitsiera. Oriok irabazi du emakumezkoetan, Donostiarraren aurretik; gizonezkoetan, Zierbena A-k astindu du bandera, eta Ondarroa izan da bigarren. 

Garai honetan faborito kontuez aritzea gehiegizkoa bada ere, Oriok eta Zierbenak irabaztea aurreikuspenetan sartzen zen, eta, alde horretatik, ez da ezusterik izan. Deigarria izan da gizonezkoetan Ondarroak bigarren egin izana, iazko taldea ia erabat eraldatu egin behar izan duelako aurtengoa osatzeko. 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN

1. Orio 14.37,8
2. Donostiarra 12,5era
3. Deustu 35,7"ra
4. Isuntza 43,1ra
5. Lutxana 1.54,6ra

GIZONEZKOETAN

1. Zierbena A 18.44,7
2. Ondarroa 6,5era
3. Santurtzi 10,9ra
4. Isuntza B 30,7ra
5. Deustu A 34,9ra

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.