Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Gasteizen

Lopidan topatu du pertsona batek, Gasteizko aldirietan. 84 urte zituen. Familiak asteazken gauean salatu zuen desagertuta zegoela.

Gasteiz. RAUL BOGAJO / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko urtarrilaren 23a
14:45
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 09:30 inguruan topatu dute, erreten batean, eta SOS Deietara deitu. Poliziako agenteak eta suhiltzaileak bertara joan dira, eta mediku batek egiaztatu du gizonezkoa hilda zegoela. Hilotzak ez du indarkeria arrastorik, eta autopsia egingo diote zergatik hil zen argitzeko.

Hildakoaren senideek desagertua zela salatu zuten asteazken gauean. Sare sozialetan jakinarazi zutenez, gainera, gizonezkoa Gasteiz erdialdean bizi zen, eta 18:00 inguruan atera zen etxetik. Mendirako bi makila zeramatzan aldean.

Familiaren arabera, ez zekiten nora jo zuen, ez baitzuen beti ibilbide bera egiten; gainera, sakelako telefonoa itzalita zeukan. Zehaztu zuten ez zuela memoria arazorik, inoiz ez zela galdu, baina ibiltzeko zailtasunak zituela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.