Telebista

Kanaldudek ‘talk show’ bat estreinatuko du asteartean: ‘Harri salda’

Askotariko gaien inguruan mintzatuko dira astero, Bidarraiko (Nafarroa Beherea) egoitzan. Lehen gonbidatua Jurgi Ekiza musikaria izango da.

Saioko irudi bat
Saioko irudi bat Kanaldude Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko urtarrilak 24

Kanaldude telebistak Harri salda saioa estreinatuko du asteartean, 19:00etan. Talk show formatuko programa izango da: astero, lekuko eta aditu desberdinak bilduko dituzte Bidarraiko (Nafarroa Beherea) Kanaldudeko egoitzan. Askotariko gaiak aipatuko dituzte, batzuk serioak, beste batzuk arinagoak. Musika, literatura, zientziak, gizarte zientziak eta bestelakoak jorratuko dituzte.

Saioaren aurkezlea Xan Idiart izango da. Astero hiru gonbidatu izango dituzte. Bestetik, kronikari gisa Nora Arbelbide, Rafa Rodrigo, Joana Olasagasti, Allande Etxeberri, Lukas Hiriart, Matiu Bordato eta Adur Larrea arituko dira. Bertsularien Lagunak elkarteko kideek ere parte hartuko dute. Lehen saioan, Jurgi Ekiza musikaria gonbidatuko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna