Zinema

'Napardeath' filma osorik ikusi ahalko da bihar

Gaurkoan, 14. atala estreinatu dute: 'Amaiur'. Hemen, orain arteko guztiak.

Erredakzioa
2020ko urtarrilaren 26a
11:38
Entzun

Azken asteotan Napardeath filma zatika eman du BERRIAren webguneak. Bihar argitaratuko da 15. atala, azkena. Eta, bihartik aurrera, filma oso-osorik ikusi ahalko da.

Urtarrilaren 13an hasita, egunero eman du bizpahiru minutuko atal bat BERRIAk. Gaurkoan, 14. atala estreinatu dute: 'Amaiur'. Hemen, orain arteko guztiak.

Napardeath pelikula Ataun of the Dead trilogiaren hirugarren zatia da. Katihotsak Logia kultur elkarteak egin ditu hiru filmak, auzolanean, eta zuzendariak Beñat Iturrioz eta Xabier Padin dira. Aurreneko bi zatiak —Ataun of the Dead eta Joxean's hil eben— Youtuben daude ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.