U-30 greba orokorra

Sindikatuek salatu dute Jaurlaritzak «milaka langile» utzi dituela greba eskubiderik gabe

Gobernuak ezarritako gutxienezko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla salatu dute.

Sindikatuek Donostian  egin duten agerraldia. ELA
2020ko urtarrilaren 25a
21:58
Entzun

Gehiengo sindikalak salatu du Eusko Jaurlaritzak datorren osteguneko greba orokorraren harira ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak langileen greba eskubidea urratzen dutela, eta neurria bertan behera uzteko exijitu du. «Eusko Jaurlaritzak ukatu egin nahi digu gure aldarrikapenak kalean defendatu ahal izatea eta, horregatik, greba ahuldu nahian, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu».

Sektore feminizatuetan ezarritakoak nabarmendu ditu «Bereziki lotsagarria iruditzen zaigu emakumeen greba eskubidearen aurka hartu duten jokabidea, gutxieneko zerbitzuak bereziki altuak dira zaintza esparruetan, osasun arloan edo hezkuntzan».

Sindikatuek salatu dute erabaki horren bidez Jaurlaritzak «ezkutatu» egin nahi dituela greba deialdiarekin bat egiten ari diren «milaka» lagunak. «Baina ez du lortuko. Gehiegikeriak gehiegikeria, langileok gure indarra erakutsiko dugu beste eragile batzuekin batera lan, pentsio eta bizitza duin batzuen alde. Urtarrilaren 30ean bizitza erdigunean kokatzen duten politiken alde kaleak lepo beteko ditugu».

Grebara deitu duten eragileen arabera, neurriarekin Jaurlaritzak beste behin erakutsi du «erosoago» dagoela patronalarekin eta Espainiako Gobernuarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.