Irak

AEBen Bagdadeko enbaxadari eraso diote

Hiru suziri jaurti dituzte eraikinaren aurka, eta gutxienez hiru pertsona zauritu dituzte.

AEBek Bagdaden duten enbaxada. AHMMED JALIL, EFE
2020ko urtarrilaren 27a
10:29
Entzun

Bart gauean hiru suziri jaurti zituzten AEBek Bagdaden duten enbaxadaren aurka. Haietako bakarrak jo zuen eraikina, eta beste biak haren inguruetan erori ziren. Erasoan, enbaxadako kafetegian zeuden hiru pertsona zauritu ziren.

Lerro hauek idazteko unean inork ez du erasoa bere gain hartu, baina AEBek Iran egin dute erantzule. Teheranek gertatutakoari buruzko adierazpenik egin ez duen arren, Irakeko lehen ministro Abdel Abdul Mahdik gertatutakoa gaitzetsi du, eta ohartarazi du bide horri eutsiz gero «herrialdea gudu zelai» bilakatuko dela.

Azken hilabeteetan nabarmen okertu dira AEBen eta Iraken arteko harremanak, batez ere AEBek Qasem Soleimani Irango buruzagi militarra eta Abu Mahdi al-Muhandis Kataib Hezbola taldeko burua hil zituztenetik. Hain zuzen, joan den ostiralean ehunka mila lagunek egin zuten bat Moqtada al-Sadr buruzagi xiitak AEBen aurka deitutako protestekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.