Musika

Willis Drummond taldeak 'Bigarren aukera' bideoklipa plazaratu du

Joan zen astean grabatu zuten pieza, Heletan, euskal musika munduko hainbat lagunekin.

2020ko urtarrilaren 28a
15:16
Entzun

Willis Drummond taldeak Zugzwang diskoa argitaratu zuen urrian, eta horretatik ateratako bigarren singlea argitaratu berri du, bideoarekin: Bigarren aukera. Bira ekoiztetxeak argitaratu zuen joan den asteko astelehenean. Horretarako, musika munduko hainbat artista bildu ziren; tartean, kanta grabatzen parte hartu zuten batzuk: Anari Alberdi, Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Vincent Bestaven. Sare sozialen bitartez, deialdia egin zuten, eta 40 pertsona elkartu ziren Heletan (Nafarroa Beherea).

Willis Drummondek hirukote gisa argitaratzen duen estudioko lehen lana da Zugzwang (Tabula Rasa) —iaz Live kaleratu zuen, zuzenean grabatua—. Joseba Baleztena gitarristak taldea utzi zuen Tabula rasa aurreko diskoaren bira amaitutakoan.

Hiru direnetik —Ekizaz gain, Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria)— taldea «entitate bakar bat» bilakatu dela esan zion abeslariak Jon Eskisabel kazetariari azaroan. «Bat egiten dugu asko. Ez dugu lider bat: hirurok garrantzi bera dugu. Eta disko hau hiruron nahasketa bat da; hiruron iritziak eta ekarpen musikalak daude bertan». Denek konposatzen dute Willis Drummonden, baina Zugzwang-en Felix Buffek pisu handiagoa hartu du besteetan baino. Diskoko hamar kantuetatik zazpi bateria jotzaileak sortutako maketetatik abiatuta osatu ditu taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.