Albistea entzun

Horrela eman du BERRIAk grebaren berri, zuzenean

Industrialdeetan izan du grebak eraginik handiena. Piketeek, berriz, hainbat errepide eta merkataritza gune itxi dituzte Hego Euskal Herrian. Eguerdian manifestazio jendetsuak egin dituzte hiriburuetan; antolatzaileen arabera, 145.000 lagun elkartu dira eguerdiko manifestazioetan.

Berria -

2020ko urtarrilak 30 09:02

* Sindikatuek 1.500 langile batzorderen atxikimendua lortu dute greba deialdirako. Deitzaileen eskari nagusien artean daude erosteko ahalmena berreskuratzea eta prekaritatea amaitzea.

* Sindikatuek «borroken loraldi berria» iragarri dute udaberrirako, egin dituzten eskariak aintzat hartzen ez badira bi hilabeteko epean.

*Jaurlaritzaren arabera, administrazio publikoan %16,9koa izan da grebaren oihartzuna. Sindikatuen arabera, 145.000 herritar batu dira eguerdiko hiriburuetako mobilizazioetan. EAJren esanetan, "porrota" izan da deialdia.

*Grebak eragin desberdina izan du Hegoaldeko lurralde bakoitzean.

*Hamar lagun atxilotu dituzte Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian.

* BERRIA Taldeko langileen batzarrak bat egin du Eskubide Sozialen Gutunak Hego Euskal Herrirako deitutako grebarekin; hori dela medio, gaur ez da papereko ediziorik argitaratu, eta webgunean grebaren berri ematen ari da soilik.

Zuzeneko kontakizuna

22:59

Hemeretzi pertsona atxilotuta

Iruñeko Morea merkataritza zentroaren inguruan gertatu diren liskarretan bederatzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, iluntze-gau partean. Arratsaldeko manifestazioa bukatuta, hara joan dira grebalari batzuk, irekita zegoelako zentroa. Guardia zibilak agertu dira bertara, eta borrak eskuan, kaleratu egin dituzte zentrotik. Liskarrak eta tentsioa izan dira, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi du azkenean bederatzi pertsona atxilotu dituztela. Ez dute jakinarazi zer leporatu dieten.

Goizean goizetik hasi dira atxiloketak. Burlatan (Nafarroa), Areta industrialdera sartzeko errepidea itxi dute grebalari batzuek, beren gorputzak hormigoizko bidoiei lotuta. Haiek askatu, eta atxilotuta eraman dituzte, lau lagun guztira. Arratsaldean utzi ditute libre. Boroako industrialdeko bidea trabatzeagatik atxilotu dituzte beste bi lagun, Zornotzan (Bizkaia), eta beste bi, kutxa automatikoei eraso egitea egotzita, Donostian. Ermuan (Bizkaia) beste grebalari bat atxilotu dute goizea; pikete batean parte hartzen ari zela udaltzain bati eraso egitea leporatu diote. Eta Iruñeko Donibane auzoan beste pertsona bat atxilotu dute goizko piketean.

Horiez gain, identifikatu ere egin dituzte poliziek hainbat pertsona. Hernanin (Gipuzkoa), zirkulazioa eteteko barrikadak jartzea egoti diete lau pertsonari. Gasteizen, berriz, kale bat kateekin moztea egotzita identifikatu dituzte beste bi pertsona. Era horretako dozenaka liskar izan dira manifestarien eta polizien artean, batez ere goizean goizeko piketeetan.

19:00
18:16
18:15

EAJrentzat, "erabateko porrota"

Ohar batean, EAJk adierazi du "erabateko porrota" izan dela greba deialdia: "Protestaren jarraipena oso mugatua izan da sektore publikoan eta pribatuan, eta euskal hiritargoaren gehiengo nagusi bat lanera joan da gaur, esandako sindikatuek beren ahalegin guztiak egin arren eta era guztietako estrategiak baliatu dituzten arren "Euskadi geldiarazteko"".

"Porrotaren" aurrean, EAJk ELA eta LAB sindikatuei eskatu die "hausnarketa serio eta sakona" egin dezatela, "gaurko protestarekin defendatu nahi omen zituzten kolektiboek ez dutelako, gehiengo nagusi batez, greba babestu".

Informazio gehiago

18:05

Grebaren eragina, herrialdez herrialde

Hona greba orokorrak Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzean izan duen eraginari buruzko albiste sorta:

Araban, hezkuntzan izan du eragin handiena
Informazio gehiago

Bizkaian, mobilizazioetan egin da indar erakustaldia
Informazio gehiago

Gipuzkoan, ia erabatekoa izan da greba Goierrin eta Tolosaldean
Informazio gehiago

Nafarroan, grebak erdizkako erantzuna izan du
Informazio gehiago

17:43

Greba Osakidetzan

Jaurlaritzaren arabera, arratsaldeko txandan %8,5eko jarraipena izan du grebak. Araban batu dira behargin gehien (%12,03), Gipuzkoan ondoren (%10,68) eta Bizkaian gutxien (%6,47). Lan kategoriei dagokienez, arratsaldeko txandan sendagileen %12,67k egin dute greba, erizainen %5,55ek eta gainerako langileen %12,19k.

17:36

A-15 errepidean, Hernani inguruan (Gipuzkoa), suzko barrikadak jarri dituzte arratsalde partean, bi noranzkoak itxiz. 16:40 aldera itxi dute bidea, eta ordu erdi inguruz egon da itxita bidea. Ertzainak azkar joan dira lekura, eta ostera ireki egin dute bidea; 17:00etara libre zeuden errepidearen bi aldeak. Ibilgailuen zirkulazioan arazoak sortu dira, ordea, eta ilara luzeak osatu dira momentu batzuetan.

Mikel P. Ansa

Mikel P. Ansa

17:31

Eusko Jaurlaritzak eman berri ditu hezkuntza arloko datuak; ikastetxeetako erdien datuak bildu ditu, eta horietan lan egiten duten irakasleen %48 batu dira grebara.

Informazio gehiago

17:10

Manifestariak zoriondu dituzte ELA, LAB eta Steilas sindikatuek goizeko mobilizazioetan izan den parte hartzearengatik, eta "errepresioa" salatu dute, Poliziak hamar manifestari atxilotu eta "ehunka" identifikatu dituelako. Arratsaldeko manifestazioetan parte hartzera deitu dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:40

Nafarroan, administrazioko langileen %8,13k egin dute greba, Nafarroako Gobernuak bildutako datuen arabera. 28.151 langiletik 6.746k gutxieneko zerbitzuak bete behar zituzten, eta gainerakoetatik 1.741 batu dira grebara.

Informazio gehiago

16:33

Arratsaldeko mobilizazioak

Eguerdiko mobilizazioen ostean, arratsaldean ere manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan:

* Bilbon, 18:00etan, Plaza Eliptikotik.

* Donostian, 18:30ean, Bulebarretik.

* Gasteizen, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik.

* Iruñean, 17:00etan, autobus geltoki zaharretik.

Hala ere, herriz herri ere protestak daude deituta arratsalderako.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:47

%65eko babesa hezkuntzan, sindikatuen arabera

Sindikatuek eman dituzte hezkuntza sektoreko datuak. Horien arabera, grebaren babesa %65ekoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskola publikoan. Haurreskoletan, bost langiletik lauk egin dute greba, eta Ikastolen Elkarteko ikastetxeetan, hamarretik bederatzik. Euskal Herriko Unibertsitatean, jarduera gehienak eten dituztela azaldu dute sindikatuek, eta, Mondragon Unibertsitatean, Enpresagintza Fakultatea eta Huhezi itxita daude gaur.

Informazio gehiago

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:06

"Borroken loraldi berria" iragarri dute sindikatuek udaberrirako, eskakizunak aintzat hartzen ez badira

ELA eta LAB sindikatu deitzaileek Eusko Jaurlaritzari eta patronalari ohartarazi diete ez dela barealdirik etorriko ekaitzaren ostean, langileen eskariak aintzat hartzen ez badituzte. Bi hilabeteko epean erantzunik jasotzen ez badute, "borroken loraldi berria" iragarri dute udaberrirako.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

14:54

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Lurraldebuseko ohiko autobus zerbitzuen %68,7 eman dituzte greba egunean.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:48

145.000 herritar manifestazioetan, LABen arabera

Hiriburuetako mobilizazioetan 145.000 lagun inguru elkartu direla jakinarazi du LAB sindikatuak. Bilboko martxa izan da jendetsuena: 50.000 herritar batu dira; Iruñean, 35.000; Donostian, 35.000; eta Gasteizen, 25.000.

Informazio zabalagoa

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:04

Jaurlaritzaren arabera, administrazio publikoan langileen %16k egin dute greba

Josu Erkorekk eman ditu adinistrazio publikoan grebak izandako eraginaren inguruko datuak, eta haren arabera 2013an baino langie gutxiagok egin dute bat deialdiarein —orduan langile publikoen %26k egin zuten greba—. Administrazio publikoan %16k egin dute bat lanuztearekin.

Informazio gehiago

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:51
13:50

Imanol Karrera (LAB): "Greba hau ez da hemen amaitzen, hasi besterik ez gara egin"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:36

Nazioarteko babesa

Gaur grebak nazioartean ere izan du sostengurik. LABek sareetan zabaldu duen irudian ikus daitekeenez mundu osoko enpresetako langileek helarazi diete babesa mobilizazioei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:08
12:29
12:23
12:21

Urkulluk baloraziorik ez

Jaurlaritzako lehendakariak ez du greba egunaren baloraziorik egin. Gizartearekin duen "konpromisoa" betetzen jarraitzeko "egun bat gehiago" dela esan du Iñigo Urkulluk, eta "erabateko arduraz" ari dela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:59
11:48
11:32
11:14
10:05
10:02

<blockquote class="twitter-tweet"><p lang="eu" dir="ltr">Polizia grebalarien kontra ari da, bidea zabaldu nahian<a href="https://twitter.com/hashtag/U30GrebaOrokorra?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw">#U30GrebaOrokorra</a> <a href="https://twitter.com/berria?ref_src=twsrc%5Etfw">@berria</a> <a href="https://t.co/AAjXrrqEbG">pic.twitter.com/AAjXrrqEbG</a></p>&mdash; June Prieto (@jprieto020) <a href="https://twitter.com/jprieto020/status/1222806329997299712?ref_src=twsrc%5Etfw">January 30, 2020</a></blockquote> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>

10:00
09:28
09:18
09:17
09:16
09:12

Pertsona bat atxilotu dute Ermuan goizeko zortziak inguru zirenean, udaltzaingo bati eraso egitea egotzita. Harekin batera zihoazen beste bi lagun identifikatu egin dituzte. Pikete lanetan ari ziren guztiak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:07
09:06
09:02

Garraio publikoan eragina izaten ari da greba. Berriz eta Zumaia artean eten egin behar izan dute Eusko Tren zerbitzua, piketeek zuhaitz bat bota dutelako trenbidera. Bilbon, berriz, etenda dago tranbia zerbitua Euskalduna jauregia eta La Casilla artean, hainbat lagun tenbidean daudelako.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:24
08:20

Atxiloketak

Bi pertsona atxilotu dituzte goizaldean Donostian, bi kutxa automatiko hondatzea eta grebaren aldeko pintaketak egitea egotzita.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:11

Donostian, baita ere, Martuteneko poligonoan manifestazioa egiten ari dira. Lantegi batzuetan argiak piztuta dituzte, baina ate guztiak oraindik itxita.

Hendaian, berriz, Euskotrenen geltokia itxi dute grebarekin elkartasunez.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:06

Industriagune handiak ia erabat geldirik daude Gipuzkoan, Bilbon eta Nafarroa ipar-ekialdean. Iruñean Merkairuñako ateetan piketeak informazioa zabaltzen aritu dira duela gutxi arte. Polizia ere inguruetan da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

07:56
07:42

Iruñean, 11:00etan abiatuko dira Sanduzelaiko, Berriozarko, Txantreako, Arrotxapeako, Atarrabiako, Unibertsitateko eta Barañaingo zutabeak; 12:00etan juntatuko dira, Gaztelu plazan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

07:41

Gasteizen, 12:00etan hasiko da manifestazioa, Bilbo plazan.

Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi

07:41

Donostian, 11:45ean aterako dira Groseko, Amarako eta Antiguako zutabeak, eta 12:30ean elkartuko dira, Artzain Onaren aurrean.

Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi

07:41

Eguerdian espero dira mobilizazio handienak, hiriburuetan. Bilbon, 11:45ean abiatuko dira zutabeak, Zabalburutik, Deustutik, Jesusen Bihotzetik eta Errekalde Zumarkaletik; 12:30ean batuko dira, Moyua plazan.

Arantxa Elizegi Egilegor - Iosu Alberdi

07:34

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute

Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

 ©Joxean Apeztegia

Industria eta kontsumoa apaldu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan

Iker Aranburu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak gutxigatik egin dio izkin atzeraldiari: BPGa %0,1 hazi da bigarren hiruhilekotik hirugarrenera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.