Mendizale bat hil da Asparrenan, ondoezak jota

Arabako Eginoko Haitzetan gertatu da ezbeharra, Olano mendian.

2020ko otsailaren 1a
17:15
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du gertatutakoaren berri: mendizale bati ondoezak eman dio Asparrenean (Araba), Eginoko Haitzetan, Olano mendian. Abisua jaso orduko, larrialdi zerbitzuetako laguntza taldeak hara joan dira; eginahalak egin dituzten arren, mendizalea hil egin da.

Larrialdi zerbitzuek 10:30 aldera jaso dute abisua. Azaldu diete mendizale batek bihotzeko arazoren bat izan duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.