Pentsioen erreforma

Miarritzeko aireportuko hegaldiak ezeztatu dituzte, kontrolatzaileen greba dela eta

Erretreten erreformaren kontrako mugimenduek bi hilabete bete ditu. Ehunka lagun kalera atera dira Baionan, emakumeak lehen lerroan direla.

Baionako manifestazioa, gaur goizean. BERRIA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko otsailaren 6a
10:01
Entzun

Greban dira Miarritzeko aireportuko (Lapurdi) kontrolatzaileak, eta bertan ez da hegazkinik aireratu edo lurreratuko. Salbuespen bakarra EasyJet enpresaren hegaldi batena izan da. Hegazkinak, ordea, Bordelen hartu du lur, eta bidaiariek autobusez egin dute Miarretzerako bidea. Bien bitartean, pentsioen erreformaren kontrako mugimenduak bi hilabete bete ditu. Gaur manifestazioa egin dute ehunka lagunek Baionan, emakumeak lehen lerroan direla.

«Erreforma honekin, emazteak izango gara galtzaile handienak», azaldu du Lola Garcia Oihana ikastolako irakasleak, eurak baitira «hilabeteko sari txikienak dituztenak». Dantza eta koreografiak egin dituzte emakumeek, euren egoera eta erretreten erreforma salatzeko. Azkena hiriko ospitalea eta Cassin ikastetxearen aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.