Indarkeria matxista

Elkarretaratzea eginen dute gaur Donibane Garazin, bortxaketak salatzeko

Joan den astean, Nafarroa lizeoko bi ikaslek salatu zuten ikastetxe bereko hainbat mutilek bortxatu egin zituztela. 19:00etan bilduko dira, Donibane Garaziko herriko etxearen aitzinean, herritar talde batek deituta.

Baionako Bernat Etxepare lizeoan egindako protesta, joan den ortziralean. BOB EDME
maddi ane txoperena iribarren
2020ko otsailaren 11
11:01
Entzun

Donibane Garaziko Nafarroa lizeoko bi ikasleen bortxaketa salatzeko, elkarretaratze bat eginen dute gaur Nafarroa Behereko hiriburuko herriko etxearen aitzinean, 19:00etan. Herritar talde batek deitu du protestara, eta Martxoaren 8ko mobilizazioak antolatzen ari den Ipar Euskal Herriko asanblada feminista batu egin zaie.

Jendarte patriarkala hautsi! Eraso sexistarik ez!Aski da! lelopean eginen dute gaurko elkarretaratzea. Martxoaren 8ko asanbladak nabarmendu du eraso jakin hori ez ezik «bortxaketaren kultura» ere salatuko dutela.

Joan den ortziralean protesta ugari egin zituzten Euskal Herriko ikastetxeetan, Gora Ikasleon Borroka mugimenduak deituta. Bertzeak bertze, Santurtzin, Galdakaon (Bizkaia), Oiartzunen (Gipuzkoa), Beran, Lekarozen (Nafarroa), Agurainen (Araba), Bilbon, Donostian eta Baionan egin zituzten elkarretaratzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.