Indarkeria matxista

Adingabeko batek salaturiko sexu erasoa ikertzen ari dira Bilbon

Salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko etxe batean gertatu zen erasoa, igandean.

Nafarroa lizeoko bortxaketa salatzeko urtarrilaren 7an Etxepare lizeoan eginiko elkarretaratzea. BOB EDME
2020ko otsailaren 19a
10:38
Entzun

Ertzaintza ikertzen ari da adingabeko batek salaturiko sexu eraso bat. Salaketaren arabera, erasoa joan zen igandean gertatu zen, Bilboko San Frantzisko kaleko etxebizitza batean.

Urtea hasi zenetik Bilbon salaturiko bigarren erasoa litzateke. Urtarrilaren 14an, emakume gazte batek sexu eraso bat salatu zuen, eta, haren lekukotasuna aintzat hartuta, 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten.

Otsailaren hasieran, Donibane Garaziko Nafarroa lizeoko bi ikasle adingabek salatu zuten bortxatu egin zituztela. Ustezko bi erasotzaileak ikastetxe bereko ikasleak ziren, eta lizeotik kanporatu egin zituzten.

Otsailaren batean, 20 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, emakume bati eraso egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, atxilotuak taberna batean ezagutu zuen emakumea, eta bere burua eskaini zion etxeraino laguntzeko. Gizonak atarira iristean eraso zion, eta ordu batzuk geroago atzeman zuten. Egun berean, beste gizonezko bat atzeman zuten Donostian, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita.

Urtarrilaren 11n, Tuteran, emakume batek salatu zuen sexu erasoa egin ziotela, eta Alesbesen, berriz, foruzainek gizonezko bat atxilotu zuten, ostatu bateko emakumezkoen komunean kamera bat ezkutatzeagatik.

Urteko lehenengo astean, Iruñeko epaitegiak hiru gizon kartzelara sartzeko agindu zuen, bi hilabete lehenago salatutako sexu eraso batengatik.

Emakundek jasotako datuen arabera, iaz 422 andrazkok salatu zituzten sexu askatasunaren aurkako delituak; %10 ugaritu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.