ezbeharra

Mendizale bat hil da Beriain mendian, eroriko baten ondorioz

Gasteizkoa da hildakoa, 34 urtekoa.

2020ko otsailaren 22a
16:34
Entzun

Mendizale gizonezko bat hil da gaur Beriain mendian, Unanua herritik gertu (Nafarroa). Eguerdi partean gertatu da ezbeharra, eroriko baten ondorioz. Nafarroako Larrialde Zerbitzuek jakinarazi dute 12:55etan jaso dutela istripuaren berria. Hara joan dira foruzainak eta suhiltzaileak, erreskate lanetarako. 

Gasteizkoa da hildakoa, 34 urtekoa (Mikel R.D.). Euskal preso ohia da —lau bat hilabetez egon zen espetxean, 2006-2007an—.

Foruzaingoko Brigada Judizialak egingo du instrukzioa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.