Indarkeria matxista

Hamar lagun atxilotu dituzte Donostian emakumeen salerosketan aritzeagatik

Donostiako zenbait pisutan prostituziora behartzen zituzten lau emakume libratu dituzte. Atxiloturiko hamar lagunetatik lau espetxeratu egin dituzte, erakunde kriminal bateko kide izatea eta emakumeak salerostea egotzita, bertzeak bertze.

Emakumeen salerosketaren aurkako protesta, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2020ko otsailaren 28a
10:34
Entzun

Jaioterrian zirela, lan duin bat lortuko zietela agintzen zieten, eta, Donostiara ailegatzerakoan, prostituzioan aritzera behartzen zituzten, taldearekiko 4.500 eurorainoko «zorra» kitatu arte. Espainiako Poliziak hamar lagun atxilotu ditu emakumeen salerosketan aritzeagatik Donostian, eta horietako lau espetxeratu egin dituzte. Hainbat delitu leporatu dizkiete: erakunde kriminal baten parte izatea, helburu sexualetarako pertsonen salerosketan aritzea, prostituzioarekin loturiko delituak, osasun publikoaren aurkakoak, eta langileen zein atzerritarren eskubideen kontrakoak. 

Ikerketaren arabera, atxilotuek gutxienez 52 emakume salerosi zituzten, eta prostituziora behartu. Espainiako Poliziak egindako operazioan, lau emakume atera dituzte Donostian prostituzioan ibiltzera behartzen zituzten pisuetatik. Venezuelan engainatzen zituzten emakumeak, gero Euskal Herrira ekartzeko, eta 90 egunez prostituzioan aritzera behartzen zituzten —epe hori pasatuta, libre uzten zituzten, baina egoera irregularrean egoten ziren—. Zeukaten dirua kendu, eta bideoz kontrolatzen zituzten. 

Emakume horietako batek salaketa jarrita abiatu zuen Poliziak ikerketa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.