GAZTETXEAK

Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea hutsarazi du Ertzaintzak

Gaztetxeko iturriek jakinarazi dutenez, 9:30ean sartu dira ertzainak gaztetxean, eta atea bota dute. Erasoa salatu du Aiztondoko Gazte Asanbladak: «Gaztetxea behar-beharrezko tresna dugu gazte langileok antolatzeko».

Zizurkigo gaztetxeko irudi bat. TOLOSALDEKO ATARIA
2020ko martxoaren 6a
12:39
Entzun

Hondarribiko gaztetxea hutsarazi zuen Ertzaintzak atzo, eta gaur goizean Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea (Gipuzkoa) hutsarazi duela jakinarazi du Aiztondoko Gazte Asanbladak. Ertzaintza 9:30ean joan da bertara, eta atea bota dute, gaztetxeko iturriek jakinarazi dutenez. «Jabeak barruan daude», jakinarazi du gazte asanbladak.

Erasoa salatu dute gazteek, eta gaztetxearen beharra nabarmendu dute: «Gaztetxea behar-beharrezko tresna dugu gazte langileok antolatzeko, eta, beraz, indar errepresibo guztien gainetik gu espazio hauen defentsan berresten gara».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.