Ezbeharra

Poliziak emakume bat hil du Barakaldon, ihesean zela

Lapurtutako auto batean zihoan, eta gidaria udaltzainak harrapatzen saiatu da, Poliziaren arabera. Gidaria ospitaleratu egin dute.

Ertzaintzako ikerlariak, atzo, gertaeraren lekuan. LUIS TEJIDO / EFE
2020ko martxoaren 9a
19:54
Entzun

Barakaldoko (Bizkaia) udaltzainek emakume bat hil dute, tiroz, hura zihoan autoa udaltzainak harrapatzen saiatu ostean. Lapurtutako auto batean zioan hildakoa, Poliziatik ihesi. Harekin zioan gizonezkoa, gidaria, ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ertzaintzaren arabera, gertaerak Portugaleten (Bizkaia) izan du hasiera. Herri hartako udaltzainek lapurtutako auto bat identifikatu dute, eta, barruan zirenek ihes egitean, atzetik jarraitu diete. Barakaldorako bidea hartu dute, eta hiriko Errekatxo auzoan gerarazi dituzte. Poliziaren arabera, une horretan udaltzainak harrapatzen saiatu dira autoarekin, eta tiroka erantzun dute agenteek. Ertzaintzak udaltzainen pistolak hartu ditu, ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.