INDARKERIA MATXISTA

Bilboko gimnasio bateko entrenatzailea kartzelatu dute, sexu eraso bat leporatuta

Ertzaintzak jakinarazi du emakume batek salaketa jarri zuela igandean, eta gizona atxilotu zutela. Epaileak espetxera bidali du.

Sexu erasoen aurkako protesta bat Bilbon. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2020ko martxoaren 10a
11:32
Entzun

Ertzaintzak sexu eraso bati buruzko salaketa bat jaso zuen igandean: emakume batek jakinarazi zuen gimnasioko entrenatzaileak eraso egin ziola. Poliziak azaldu duenez, emakumeak lesio bat dauka bizkarrean, eta entrenatzaileak proposatu zion masaje bat emango ziola, lesio hori arintzeko.

Emakumeak salatu duenez, gizona zain egon zen gimnasioko gainerako erabiltzaileak joan arte, eta, haiek alde egin zutenean, eraso egin zion. Igande arratsaldean gertatu zen.

Emakumeak segidan jarri zuen salaketa polizia etxean, eta Ertzaintzak astelehenean hartu zion deklarazioa gizonari. Epaitegira bidali zuten, eta guardiako epaileak gizona espetxeratzeko agindu du. 33 urte dauzka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.