Sexu erasoa

Gizon bat atxilotu dute Muskizen adin txikiko neska bati sexu eraso bat egiteagatik

Atxilotutako gizonak hemezortzi urte ditu, eta biktimak, hamalau. Ertzaintzaren arabera, astelehenean gertatu zen sexu erasoa, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten gizona.

ndarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Bilbon, artxiboko irudi batean. MONIKA DE VALLE / FOKU
2020ko martxoaren 11
12:00
Entzun

Hemezortzi urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia), hamalau urteko neska bati sexu eraso bat egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, astelehenean izan zen sexu erasoa, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten gizona. Orain, polizia etxean dago, eta Ertzaintzak espero du gaur pasatuko dela epailearen aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.