Indarkeria matxista

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohiari sexu eraso bat egiteagatik

Irunen gertatu zen erasoa, joan den larunbatean. Sexu erasoa egiteaz gain, emakumea jo ere egin zuen gizonak, eta baita atxilotzera joan zitzaizkion ertzainak ere.

Eraso sexisten aurkako protesta bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko martxoaren 12a
12:11
Entzun

Neska lagun ohiari sexu eraso bat egin eta hura jo ere egiteagatik, gizon bat espetxeratu dute. Larunbatean gertatu zen erasoa, Irunen (Gipuzkoa), emakumearen etxean. Sexu langilea da emakumea, eta hitzarturiko sexu harremanak izateko adostu zuten ordua. Horren ondoren, ordea, gizonezkoa emakumearengana itzuli zen, eta sexu erasoa egin zion, baita hura jo ere. Sakelakoa ere kendu zion emakumezkoari, ez zezan Polizia ohartarazi.

Emakumearen lagun batek Ertzaintzari eman zion abisua, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten, azkenean. Orain, espetxeratu egin dutela jakinarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.