Indarkeria matxista

Bi gizon atxilo indarkeria matxistagatik

33 urteko gizonezko bat atxilotu dute Irunen, adingabe bati sexu abusu bat egiteagatik. Leioan, berriz, 47 urteko gizon bat atxilotu dute, haren neska lagunari labanaz eraso egiteagatik. Bularraldean zauri bat egin dio emakumeari, eta Gurutzetako Ospitalean dago andrea.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2020ko martxoaren 13a
13:23
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi gizon atxilotu dituzte emakumeei eraso egiteagatik. Irunen atxilotu dute bat (Gipuzkoa), adingabe bati sexu abusu bat egiteagatik. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, erasoa egin duen gizonezkoak 33 urte ditu, eta erasoa pairatu duen neskak, berriz, 17 urte baino gutxiago. Ficoban hasi zen erasoa, joan den martxoaren 4an, Euskotrenen geltokian, eta, trenera igota, jarraitu egin zion gizonezkoak. Erasotzaileak ukituak egin zizkion neskari, bertzeak bertze.

Leioan (Bizkaia) atxilotu dute bertze gizonezkoa: 47 urte ditu, eta neska lagunari labanaz eraso egiteagatik atzeman du Ertzaintzak. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, hainbat zauri baititu —horietako bat bularraldean—, eta indarkeria matxista eta lesioak egotzi dizkiote gizonezkoari. Etxean egin zion eraso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.