Eudelek zerga eta tasen ordainketa atzeratzeko eskatu die udalei

Donostiako udaleko batzar bat. JON URBE (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko martxoaren 17a
11:42
Entzun

Astearte honetan argitaratutako ohar batean, Eudelek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei gomendatu die luza dezatela udal zergak eta tasak ordaintzeko epea.

Horrekin batera, udalerriei proposatu die osasun-langileen ibilgailuak TAO sistematik kanpo uzteko, baldin eta etxeetara zerbitzuak ematera ateratzen badira.

Osoko bilkurak eta batzordeak Ā«behar-beharrezkoakĀ» diren gaietara mugatzeko eskatu die udalei, eta botoa eman behar den batzordeetan soilik egitea, talde bakoitzeko zinegotzi bakarra bertaratuta.

Eudelek jakinarazi du administrazio kontratazioari buruzko txosten juridiko bat egiten ari dela, alarma egoeretan izan daitezkeen zalantzak argitzeko. Aste honetan amaituko du. Besteak beste, argibideak emango ditu azpikontratatutako enpresek ematen dituzten zerbitzuak eteteari buruz eta haien langileen egoerari buruz, eta kontratua etetea eta konpentsatu beharreko balizko gastuak justifikatzeko moduak ere jasoko ditu txostenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.