Koronabirusa

Espainiako armada Gasteizera iritsi da

Hainbat gasteiztarrek hartutako irudietan, sare sozialetan ikus daitezke Larrialdi Unitate Militarreko ibilgailuak Gasteizko kaleetan barrena. «Instalazioak desinfektatzeko eta jendea pilatzea eragozteko» bidali dituzte 50 soldadu Arabako hiriburura.

Soldadu bat desinfektatzeko lanetan, Valentzian. MANUEL BRUQUE / EFE
2020ko martxoaren 17a
13:40
Entzun

Gasteizko kaleetan dira jada Espainiako militarrak. Espainiako armadaren Larrialdi Unitate Militarra Gasteizen zabaldu da, Miguel Villaroya Espainiako Defentsako Estatu Nagusiaren buruak iragarri duenez. «instalazioak desinfektatzeko eta jendea pilatzea eragozteko».

Espainiako, Galiziako eta Herrialde Katalanetako beste 27 hiritara ere bidaliko dute armada: Espainian, Segoviara, Toledora, Avilara, Aranjuezera, Granadara, Meridara, Jerezera, Santanderrera, Oviedora, Madrilera, Malagara, Valladolidera, Zaragozara eta Sevillara; Herrialde Katalanetan, Alacantera, Castellora, Valentziara eta Palmara; Galizian, Pontevedrara eta Coruñara.

Gasteizera joandako militarrak Arakako basean daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.