Albistea entzun

Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian

Atharratzeko biztanle bat kutsatu du koronabirusak. Bizkaiko erietxe bateko erizain bat hil da, osasungintzako lehen langilea. 52 urte zituen, eta sei egun eman zituen ospitaleratuta. Osasungintzako lehen profesionala da gaixoak artatzeagatik hiltzen dena.

Osakidetzako langileen protesta bat aurreko astean Txagorritxun, profesionalentzako babes neurriak eskatuz. /
Osakidetzako langileen protesta bat aurreko astean Txagorritxun, profesionalentzako babes neurriak eskatuz. / Raul Bogajo/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 19 07:40

* Osakidetzako 52 urteko erizain bat hil da koronabirusak jota.

* Koronabirusaren azken datuak.

* Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua bat datoz: koronabirusaren «okerrena» iristeke dago.

Eskolak 'sine die' itxi ditu Jaurlaritzak.

* Artikulu bilduma.

Zuzeneko kontakizuna

20:37

Cannesko zinema jaialdia atzeratu dute

Maiatzaren 12tik 23ra egin behar zuten aurten Cannesko zinema jaialdia, baina atzeratzeal erabaki dute gaur, koronabirusaren krisia dela eta.Ez dute esan noiz egingo duten. Frantzian 372 pertona hil ditu dagoeneko izurriak, eta 10.995 kasu diagnostikatu dituzte.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

18:21

Koronabirusa gelditzen ez bada, "milioika pertsona" hilko direla esan du NBEk

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek esan berri duenez, koronabirusari zabaltzen utziz gero, "milioika pertsona" hilko dira, batez ere herrialderik txiroenetan. "Frogatu egin da birusa geldi daitekeela. Gelditu egin behar da". Gobernuei eskatu die neurri koordinatuak mundu osoan, aurre egiteko osasun larrialdiari, eta ekarriko duen krisi ekonomikoari.

Edu Lartzanguen

17:35

Langileen %75 etxean geratzea agindu dute New Yorken

New Yorkeko (AEB) gobernadore Andrew Cuomok agindu du enpresa bakoitzeko langileen %75 etxean geratu beharko dela, eta handik lan egin, ahal badu. Salbuespena izango dira oinarrizko zerbitzuak, hala nola botikak, osasungintza, elikadura eta posta. Dagoeneko, 4.152 kasu diagnostikatu dituzte estatu horretan, aurreko egunean baino 1.769 gehiago.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:08

Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian

Mauleko Herriko Etxeak baieztatu du: Atharratzeko (Zuberoa) biztanle bat kutsatu du koronabirusak; Paueko (Okzitania) ospitalean artatua da, oraingoz. Pirinio Atlantikoetan, 21 kasu baieztatu ditu Paueko suprefeturak. Orain arte kasu guztiak Lapurdin diagnostikatu dituzte.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

15:59

Europarrak etxeratzeko hegaldiak antolatzen lagunduko du Bruselak

Europako Batzordeak laguntzak eman ditu koronabirusaren krisiak Europatik kanpo harrapatu dituen europarrak etxera ekartzeko hegaldiak antolatzeko. Denera, 100.000 pesona daude egoera horretan, Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek gaur baieztatu duenez.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:08

Hemezotzi atxilotu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta udaltzainek hemezortzi lagun atxilotu dituzte, alarma egoera betearazteko. Guztira 988 zigor administratibo ezarri dituzte, Mozal Legeari jarraituz: gehienak, 600 euroko isunak.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

13:53

Lehen lau positiboak Gipuzkoako zahar etxeetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, koronabirusagatik positibo eman dute Tolosako zahar etxe bateko lau pertsonak; gaitasun murriztuak dituzten pertsonen zentroetan, berriz, zazpi kasu baieztatu dituzte. Kezka sortzen ari dira arriskuan dauden kolektiboen zentroak: Gasteizen bederatzi pertsona hil dira zahar etxe batean.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

13:10

Urkulluk esan du ekonomiarekin «kezkatuta» dagoela. Patronalekin eta sindikatuekin harremanak izaten ari direla baieztatu du, eta gehitu kaleratze gehienak behin behinekoak izaten ari direla. Espainiako Gobernuaren laguntzez gain, Eusko Jaurlaritzak ere ekonomiari gehigarri ekonomiko batzuekin «oxigenoa» emango diola baieztatu du.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

13:03

Murga: «Adituek esaten dutenez oraindik ez dugu goia jo, eta zorrotz bete behar dira badaezpadako neurri guztiak». Araba, Bizkai eta Gipuzkoan positibo eman zuten hemezortzi pertsona sendatu direla ere esan du.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

13:01

Osakidetzako sindikatuak pasa den astean salatu zuten Osasun Sailak "berandu eta gaizki" erantzun diola koronabirusari, eta ez dutela bermatu langileen osasuna. 'Lanaren parte dute ezinegona', Arantxa Iraolak BERRIAn horri buruz idatzi zuen artikulua.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:58

Azken 24 orduetan, hamalau hildako Euskal Herrian

Nekane Murga Osasun sailburuak hartu du hitza eta, lehenik, gogoan izan du koronabirusak hildako lehen erizaina. Jarraian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azken datuak azaldu ditu: 217 kasu berri zenbatu dituzte; guztira, 1.190 positibo izan dira. Horietatik, 455 ospitaleratuta daude. Hamahiru hildako berri izan dira, guztira, 53, eta, Nafarroako bostei gehituz gero, Covid-19ak 58 hildako eragin ditu Euskal Herrian.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

12:51

Urkullu "konpromisoa" eskatzen ari zaio gizarteari, badaezpadako neurriak errespeta ditzaten. "Prebentzioa da birusari aurre egiteko tresnarik onena". Horretarako, Eusko Jaurlaritza mugikorrerako aplikazio bat garatzen ari dela iragarri du, Korean egin zuten moduan. Datorren asterako prest egongo da.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

12:47

Agerraldia hasi du Urkulluk

Lehenik eta behin, Osakidetzako erizain bat hil dela adierazi du lehendakariak. 52 urteko emakume bat zen. Animoak eta eskerrak eman dizkie osasun zerbitzuetan lanean dabiltzan behargin guztiei.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

12:37

Bosgarren hildakoa Nafarroan

Nafarroan beste pertsona bat hil da COVID-19 gaitzarekin, aurrez gaixo zegoen 86 urteko emakume bat. Hilaren 16an eraman zuten ospitalera. Guztira, bost pertsona hil dira koronabirusarekin Nafarroan, eta 45, Euskal Herri osoan. Berehala eguneratuko dituzte datu guztiak.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

12:16

218.000 kutsatu

Johns Hopkins Unibertsitateak zabaldutako azken eguneraketaren arabera, 218.827 pertsonak eman dute positibo koronabirusaren proban, 160 herrialdetan. Covid-19ak 8.939 hildako eragin ditu jada, eta gaitza gainditu duten pertsonak, berriz, 84.122 dira.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

11:55

Adineko familiartekoak Gipuzkoako zahar etxeetan dituztenak «nahigabetuta» daude osasun larrialdiaren kudeaketarekin. Gipuzkoako Senideak elkarteak «inkomunikazioa» salatu du prentsa ohar batean, ez baitute haien senideekin hitz egiteko modurik. «Bakartze egoerak gure senideengan eragin dezakeen bakardade eta frustrazio sentsazioak kezkatzen gaitu», adierazi dute.

11:25

Zero kasu Wuhanen

Ostegun goizaldean, lehen aldiz, Txinako Osasun Ministerioak adierazi du ez dutela kutsatzerik atzeman Wuhan hirian, epidemiaren epizentroan, ezta kutsatze lokalik ere herrialde osoan. Bi hilabete dira hirian berrogeialdia ezarri zutela. Atzerritik joandako 34 pertsonak eman dute positibo, dena dela; gehienek, Pekinen.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

11:07

Eusko Jaurlaritzak doako aholkularitza zerbitzu bat jarri du autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei telelana errazteko: Inplantalariak. Enpresei lagunduko diete bezeroekin harremanetan jartzen, taldean lan egiteko tresnak erabiltzen, dokumentazioa errazten, eta lan banaketa etxetik zuzentzen. Zerbitzua erabiltzeko bi aukera daude: 902-70 21 42 telefonora deitzea eta info@spri.eus helbidera idaztea.

10:43

Gasteizko Michelin enpresa zortzi egunerako itxi zuten «gutxienez», baina dagoeneko adierazi dute luzatu egingo dutela epea. Antzeko egoeran dauden hainbat enpresak aldi baterako lapostuak gutxitzeko dosier bat ezarriko dute, baina Michelinek lan kontratu guztiak eteteko prozedura bat abiatu nahi du, «ekoizpenaren etenarengatik». Enpresa eta sindikatuetako ordezkariak negoziatzen ari dira orain. Neurri horrek Gasteizko lantegiko 3.300 langileei eragingo lieke, baita Lasarte-Oriakoei ere (Gipuzkoa).

10:22

Italiako Gobernuak iragarri du apirilaren 3ra arte luzatuko dutela konfinamendu agindua. Giuseppe Conte lehen ministroak esan du hartutako neurriak eragina izaten ari direla, eta argi dagoela orain ezarritako epea amaitutakoan luzatu egin beharko direla.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

10:13

Konfiantza eskaini nahian, Europako Banku Zentrala zorra erosteko programa berriaren tamaina handitzeko prest agertu da, «beharrezkoa denean eta behar den neurrian». 750.000 milioi euroko programa abiatuko du. Oxigenoa merkatuentzat.

Irune Lasa

Irune Lasa

09:22

ArcelorMittalek erdira jaitsi du produkzioa Europan dituen lantegietan, langileen osasuna babestu eta produkzioa une honetan dagoen eskariari egokitzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:57

Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak ere Bilbo inguruetan inoiz ez bezalako erantzuna izan zela jaso zuen. #CoronaCiao hashtaga zabaldu zen eta uneko joeretako bat bilakatu zen sare sozialetan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:54

Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak Iruñeko Buztintxuri auzoko protesta jaso zuen.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:54

Erantzun zabala jaso zuen atzo Felipe Borboikoa Espainiako erregeak telebistan koronabirusa dela-eta eman zuen mezuarekin. Ez berak nahi zuen modukoa, ordea. Gaueko 21:00etan mezu instituzional bat eman zuen eta batasuna eskatu zien herritarrei. Bere eskaerak, ordea, lapiko hotsa jaso zuen erantzun gisara. Sare sozialetan zabaldu zen mezu bat jarraituz, milaka eta milaka etxeetan ordu horretan leiho eta balkoietara atera zen jendea lapikoa jotzea protesta gisara.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:37

Donostiako Udalak 80 ohe ipini ditu Atano frontoian etxegabeek han lo egin dezaten. Hemen, beste batzuen artean, etxegabeen egoerari buruz BERRIAk gaur argitaratu duen erreportajea: Orain ere, azkenetan azkenak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Koronabirusaren biktima bat lurperatzen, Brasilgo Manaos eskualdeko Nossa Senhora Aparecidako hilerrian. ©Raphael Alves / EFE

Izurria hasi zenetik hiru milioi lagun hil eta 139 milioi kutsatu dira mundu osoan

Ion Orzaiz

Egun bakarrean 600.000 kutsatze eta 12.000 heriotza izan direla jakinarazi du Johns Hopkins unibertsitateak. OMEk ohartarazi du transmisio tasa «gorenean» dela

Ertzainen kontrola Donostiako irteera batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Izurriaren aurkako neurriak hartzeko bermeen eskea egin du berriz Urkulluk

Arantxa Iraola

Esan du egungo zalantzei ezin zaiela erantzun «ezerezarekin». Madrilek alarma egoera luzatzeko era ikusten duela azaldu du Txibitek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna