Osakidetzako zenbait langilek eskatu dute funtsezkoak ez diren jarduerak geratzeko

Eusko Jaurlaritzari eskatu diote «erabateko konfinamendua» ezartzeko, osasun sistema «kolapsatzea» eragozteko.

Donostiako ospitaleko langileak, astelehenean, txalo jotzen.
Donostiako ospitaleko langileak, astelehenean, txalo jotzen. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 25 07:26

Osakidetzako langile talde batek lankideen arteko sinadura bilketa bat abiatu du Interneten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko «herritarren erabateko konfinamendua» bermatzeko, eta, horretarako, funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geratzeko. Nabarmendu dute «kutsatze eta ospitaleratze kopurua ahalik eta gehien murriztu» beharra dagoela, eta «garai zailek erabaki zailak» eskatzen dituztela. Dokumentuak 1.000 langile ingururen babesa jaso du, eta galdegin dute soilik Osakidetzako lankideek sinatzea eskaera; 19:00etarako, 900 lagunek baino gehiagok sinatu dute.

Beren jarrera defendatzeko, Espainiako, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako 70 zientzialarik martxoaren 21ean aurkeztu zuten ikerketari egin diote lotura. Ikerketa horretan, azaltzen zuten osasun sistemak «kolapsoa» jasango duela; haiek egindako aurreikuspenaren arabera, gaur bertan egin behar dute gainezka hainbat erietxek.

Osakidetzako langileek Italiak hartutako erabakiari eta Txinako Gurutze Gorriak eta komunitate zientifikoak egindako gomendioei kasu egiteko eskatu diete instituzioei. «Arazoaren oinarrira jo behar dugu, kutsatzeak eta hedapena ahalik eta gehien saihesteko. Ekonomia garrantzitsua da, baina pertsonen bizitzak gehiago», adierazi dute Interneten zabaldutako eskaeran.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Sagardui sailburua, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. ©/ Eusko Legebiltzarra

Santa Marinako txertatzeen «deskoordinazioa» aitortu du Sagarduik

Jon O. Urain

Azaldu du erietxe horretan lantalde osoak hartu duela txertoa, baita lantaldekoak ez diren hamasei pertsonak ere. Defendatu du Osasun Sailak eta Osakidetzak «bizkor» jardun duela.

Haurreskolak partzuergoko langileen protesta, gaur goizean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna izan du Haurreskolak partzuergoko grebak

Irati Urdalleta Lete

LAB, Steilas eta ELA sindikatuek bost greba egunetara deitu zuten, eta gaurkoa izan da bigarrena. Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo dituzte hurrengo lanuzteak.

Ostatuen barnealdea itxita egonen da datozen bi asteetan ere. Irudian, Iruñeko ostatu bat, eramateko kafea saltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako Gobernuak bi astez luzatuko ditu neurri murriztaileak

Ion Orzaiz

Kutsatzeen igoera mantsotu arren, "zuhur" jokatzeko deia egin du Indurain kontseilariak

 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Bidaltzen dizkiguten txertoen menpe gaude: hori da gure botila lepoa»

Ion Orzaiz

COVID-19aren izurriak «lezio ugari» irakatsi dizkiola dio Nafarroako Osasun Departamentuko buruak. Azken hilabeteetan hartutako neurriak «gogorrak eta inpopularrak» izan arren, gobernuaren bide orria «egokia» dela uste du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna