Noiz sortua: 2020-03-28 07:40:39

Zuzenekoa

Etzi lan jarduera etengo dute Hego Euskal Herrian, bi asterako

"Ordainpeko baimen berreskuragarria" ematea erabaki du Madrilek. Zortzi egunez luzatuko da, apirilaren 9ra arte, Aste Santura arte, eta langileek berreskuratu egin beharko dituzte orduak

Fruta saltzailea bat, Donostian. /
Fruta saltzailea bat, Donostian. / Gorka Rubio/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 28

* Dagoeneko 6.987 kasu diagnostikatu dituzte Hego Euskal Herrian.

* David Nabarro, OMEko koordinatzailea Europan: «Gobernuak orain hasi dira arazoa ulertzen, birusa zabaldu denean».

* Konfinamendua apirilaren 15era arte luzatuko dute Ipar Euskal Herrian.

* Koronabirusaren azken datuak.

Zuzeneko kontakizuna

20:56

«Sakrifizioa eta erresistentzia»

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Sanchezek agerraldian behin eta berriz erabili dituen hitz berberak idatzi ditu Twitterren: «Sakrifizioa eta erresistentzia».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

20:34

Otegirentzat, «berandu»

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi du Sanchezek iragarritako neurria «berandu» iritsi dela: «Aspalditik aldarrikatzen ari ginen neurri hau berandu dator. Pena handiz esan behar dut Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko, sindikal eta instituzionalek erabaki burujabe bera hartzeko aukera izan dutela», idatzi du Twitterren.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

19:44

Zenbait agintarik eskatua zioten Sanchezen gobernuari ekonomiaren jarduera lehenago eteteko, baina Sanchezek orain eman du neurriaren berri, «Aste Santuaren atarian», langileei jaiegunak aurreratzeko proposatu baitie enpresei, «ordainpeko baimen berreskuragarria» errazago erabiltzeko. Datozen bi asteetan egin gabeko lanorduak geroago egingo dituzte, «mailaka, eta denboran banatuta».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

19:02

Funtsezkoak ez diren lanetan aritzen diren langile guztiak etxean geratu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Espainiako Gobernuak bihar bertan onartuko du neurri hori. Langileek jarraituko dute soldata jasotzen.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

18:58

Sanchez: «Europak erabaki ausartak hartu behar ditu osasun larrialdiari aurre egiteko. Neurri ekonomiko eta sozialak behar dira, ezinbestean. Gerrako ekonomia plan bat behar da. Orain, erresistentzia garaia da, baina, larrialdi egoera igarotakoan, EBk babesa eman beharko die zorpetutako estatuei ekonomia berreraikitzeko».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

18:54

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia hasi du Moncloatik: «Jatorrian, Europako Batasuna sortu zuten ez zedin hirugarren mundu gerrarik gertatu. Egun, erronka nagusia koronabirusaren aurkako gerra irabaztea da. Europak ezin du hutsik egin».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

18:48

Dagoeneko 10.000 pertsona baino gehiago hil ditu gaitzak Italian

Azken 24 orduetan 889 pertsona gehiago hil ditu COVID-19 gaitzak Italian, eta dagoeneko 10.023 zendu dira izurria hasi zenetik. Denera 70.075 kasu diagnostikatu dituzte, atzo baino 3.651 gehiago.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

18:01

Beste bi adineko hil dira Gipuzkoako zaharren egoitza batean

87 urteko bi gizonezko hil dira koronabirusagatik; bat Anakako (Irun, Gipuzkoa) Caser Residencial egoitzan eta bestea Arrasateko (Gipuzkoa) Iturbiden. Biek bestelako gaitzak zituzten aurretik. Azken orduetan zortzi kasu gehiago diagnostikatu dituzte herrialdeko egoitzetan, eta, dagoeneko 82 dira denera. Horrez gain, beste positibo bat atzeman dute elbarrientzako zentro batean.

Araban, berriz, zaharren egoitzetako 168 erabiltzaileri atzeman diete birusa. Gehienak egoitza pribatuetako egoiliarrak ziren (109). Dagoeneko 29 adineko hil dira. Diagnostikaturiko 23 erietxean daude (larrienak), eta gainerakoak egoitzetan bertan dituzte.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:42

Koronabirusaren inguruko borroka politikoa auzitegietara heldu da Brasilen

Brasilgo epaile batek debekatu egin dio Jair Bolsonaro presidenteari publizitate kanpainak egitea, herritarrak lanera itzultzera bultzatzeko. Hainbat eskualdetako gobernadoreek ezinbestekoak ez diren lan jarduera oro eten dituzte, Bolsonaroren iritziaren kontra. Presidenteak, berriz, brasildarrak lanera itzultzea nahi du. Laura Bastos epaileak esan dio ezingo dituela kanpainarik egin normaltasunaren alde, "agiri teknikoetan" oinarritzen ez bada. Hilabete batean, 92 pertsona hil ditu gaitzak Brasilen, eta 3.500 kasu diagnostikatu dituzte.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:27

Madrilen gorpuak errausteko lekurik gabe geratu dira

Madrilgo gorpu erraustegiak kolapsatuta daude, eta zerraldoak inguruko komunitateetara eramaten hasi dira, erretzeko. Denera 30 gorpu erraustegi daude Madrilen (bi, hiriburuan), eta, halere, ezin diote aurre egin egoerari.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:20

Dagoeneko 1.019 pertsona hil ditu birusak Erresuma Batuan

Erresuma Batuko Osasun Ministerioak eman dituen datuen arabera, 260 pertsona hil dira han 24 orduko epean. Denera 120.776 pertsonari egin diete proba, eta horietako 17.089k positibo eman dute. Arretaz begiratzekoak izango dira Erresua Batuko datuak, Londresek, haeran, ez zuelako konfinamendurik agindu nahi izan, zenbakiek atzera egitera behartu arte.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:40

Indurainek azaldu duenez, Nafarroako Gobenuak hiru kasutan baliatuko ditu hotelak: isolatuta egon behar duten osasungintzako profesionalentzat, horiek atsedena hartzeko eta etxean isolatuta egoteko behar bezain beste baldintza ez duten gaionntzeko herritarrak isolatzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

14:38

Santos Indurain Osasun kontseilariak ere jakinarazi du Iruñeko Iruña Park hotelak ere koronabirusak jotakoak hartuko dituela. Etxeko ospitalizazioa behar dutenak bideratuko dituzte horra, eta modu horretan zerbitzu hori beste ehun gaixoei eman ahal izango diete.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

14:33

Mundu osoan milioi erdi pertsona baino gehiago kutsatu ditu dagoeneko COVID-19 gaitzak, eta 23.335 lagun hil dira haren eraginez; diagnostikatutako kasuen %4,5, OMEk emandako azken datuen arabera. Ikusi herrialdeetan izaten ari den bilakaera, grafiko hauetan:

Andoni Imaz

Andoni Imaz

14:32

Maria Kristina hotela gaixo arinak hartzeko eskaini du Donostiako Udalak. Eneko Goiaren arabera, berez etxean egon ahal izango luketen gaixoak lirateke, baina senideak ez kutsatzeko arriskua luketnak edo etxean isolatuta egoteko behar diren baldintzak ez lituzketenak. "Sinbolismo handiko albistea da: gure hiriko hotelik klasikoenak, zine zein musika izarren hotela, behar hundiena duten pertsonen zerbitzura jartzen da une gogor batean".

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

14:22

Eusko Jaurlaritzak Covid.eus aplikazioa aurkeztu du gaur. Koronabirusa geldiarazten laguntzeko asmoz sortu dute. Dagoeneko eskuragarri dago Androiden eta laster prest egongo da iOSen ere. Aplikazio horrekin, edonork autodiagnostiko baten bidez bere osasun-egoera gehitzeko eta bere hurbileko zirkulua eransteko aukera izango du, bai familiakoa, bai lagunartekoa, bai lanekoa edo hezkuntzakoa.

13:32

Sarek eta Etxeratek eskerrak eman dituzte atzo, hileko azken ostirala izanik, konfinamendu agindua dela eta sare soziaetan euskal presoen aldeko mezuak zabaldu zituztenei.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:56

Koronabirusaren azken datuak

6.965 kasu diagnostikatu Hego Euskal Herrian, eta 311 pertsona hil dira.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

12:44

5136 kutsatu EAEn

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuaren arabera 535 kasu berri izan dira Euskal Autonnomia Erkidegoan. 1722 pertsona daude erietxean, atzo 14 lagun gehiago hil ziren. Orotara 5136 kutsatu izan dira orain arte EAEn.

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

11:03

Diagnostikaturiko 300.000 kasu egongo dira asteburu honetan Europako Batasunean

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko matematikari talde batek izurriaren garapena aurreikusteko modelo bat landu du, eta emaitzak oso kezkagarriak dira: Asteburu honetan, 300.000 pertsona egongo dira COVID-19 gaitzarekin diagnostikaturik Europako Batasunean (230.000 zeuden atzo). Katalunian 19.000 izatea helduko dira (14.263, atzo), eta Espainian 90.000 (64.059, atzo).

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

09:15

Hegoaldean, 37 hildako zahar etxeetan

Espainiako Gobernuak atzo emandako datuen arabera, gutxienez 37 pertsona hil dira koronabirusak jota Hego Euskal Herriko zahar etxeetan. Horietatik 29 Gasteizen hil dira. Nafarroan zazpi hil dira, Bizkaian, bi, eta Gipuzkoan, bat.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:03

Txinak erabat itxi ditu mugak, eta han familia edo lana dutenek ere ezin izango dute sartu. Gauerdian sartu da indarrean neurri hori. Koronabirusa berriro zabaltzea eragotzi nahi dute modu horretan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:34

Atzo oinarrizko zerbitzuetarako ez den produkzioa eteteko eta segurtasun eta babes neurri hobeak ezartzeko eskatu zuten langileek Euskal Herrian Haserre egunean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:32

Espainiako Gobernua konfinamendua gogortzeko plana aztertzen ari da, SER irrati kateak atzo aurreratu zuenez. Industria eta eraikuntza ere geldituko lirateke plana ezarriz gero, eta bakarrik koronabirusaren kontrako borrokarekin eta elikadurarekin loturiko jardueretan jarraituko lukete lanean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:21

Ordiziako San Jose egoitzan sei positibo atzeman dituzte azken orduetan. Hona hemen koronabirusaren azken datuak eguneratuta.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

07:48

AEBek Txina gainditu dute

Italiak bezala, AEBek ere Txinako datuak gainditu dituzte koronabirusak kutsatutako herritarrei dagokionez. 86.000 gaixo baino gehiago atzeman zituzten atzo. eta 1.300 dira hildakoak. Birusa abiadura handian ari da hedatzen azken egunotan AEBetan. Ostegunean, 18.100 kasu gehiago baieztatu ziren; egun bakarrean atzemandako gaixo kopururik handiena. Koronabirusa ekonomian egiten ari den kaltea leuntze aldera, bi bilioi dolarreko —1,8 bilioi euroko— laguntza sorta bat onartu zuen atzo AEBetako Kongresuak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

07:38

Italian 86.500 gaixo atzeman dituzte, eta 9.100 lagun baino gehiago hil dira koronabirusarekin kutsatuta. Silvio Brusaferro Osasun Institutu Nagusiko presidenteak azaldu duenez, Italiak oraindik ez du goia jo eguneko kutsatzeen kopuruan, baina sabaia datozen egunetan irits daitekeela adierazi du. «Hartutako neurriak eragina izaten ari dira». Brusaferrok ohartarazi du kutsatzea zenbait eskualdetan azkarra dela oraindik. «Lombardian, Piamonteko zati batean eta Veneton», zehazki.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna