Noiz sortua: 2020-03-29 08:03:38

Madrilek entzungor egin dio Urkulluren eskaerari

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat bidali zion atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu zion autonomia erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea zeintzuk diren jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak. Maria Jesus Montero eledunak erantzun dio Madrilek ezin dituela "bereizketak egin" erkidego autonomoen arabera.

Urkullu, atxiboko irudi batean.
Urkullu, atxiboko irudi batean. Juanan Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 30

* Zeintzuk dira «funtsezko jarduerak»?

* Koronabirusaren azken datuak.

* Munduko hainbat ikerketa taldek eta botika ekoizlek lasterketa bat abiatu dute COVID-19ari aurre egiteko sendabidearen bila.

* Sean Golden (Txinako politikan aditua): «AEBak ez dira gai Italia edo Espainiaren gisako aliatuak laguntzeko».

 

Zuzeneko kontakizuna

20:08

Ez dute New York berrogeialdian jarriko

Donald Trump AEBetako presidenteak atzera egin du, eta ez du New York berrogeialdian jarriko, hango gobernadoreak esan ondoren neurria "zentzugabea" litzatekeela. Hirian 52.000 kasu diagnostikatu dituzte, hau da, herrialde osoko kasuen erdia inguru. Berrogeialdia ezarri beharrean, New York, New Jersey eta Connecticutentzat ez bidaiatzeko "aholku sendoa" emango dutela esan du Trumpek.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

18:37

Alemania bosgarren herrialderik kaltetuena da dagoeneko

Datu dantza badago ere, bistakoa da koronabirusaren izurria asko zabaltzen ari dela Alemanian. Atzo beste 4.000 kasu diagnostikatu zituzten, Robert Koch Institutuaren (RKI) arabera. Dagoeneko diagnostikatuak 52.547 lirateke, eta hildakoak 389. Halere,
John Hopkins Unibertsitateak esaten du azkarrago eguneratzen dituela datuak, eta Alemanian dagoeneko 58.247 kasu diagnostikatu direla, hildakoak 455 direla, eta atzo bertan beste 6.800 kasu gehiago atzeman zituztela. Horren arabera, Alemania bosgarren herrialderik infektatuena lizateke, AEBen, Italiaren, Txinaren eta Espainiaren ondoren.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

18:18

Albaniak 30 sendagile eta erizain bidali ditu Italiara

"Oso aberatsak diren hainbat herrialdek bizkarra eman diete beste batzueri", esan du Albaniako lehen ministro Edi Ramak, "baina guk, aberatsak ez garelako eta oroimena dugulako, ezin dugu Italiari erakutsi gabe utzi albaniarrok ez ditugula inoz abandonatzen ataka latzean dagoen adiskidea". Italiako lehen mnistro Giuseppe Contek eskerrak eman dizkio Albaniari.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:37

Madrilek ez du onartu Urkulluren eskaera

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat bidali zion atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu zion autonomia erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea zeintzuk diren jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak. Maria Jesus Montero eledunak erantzun dio Madrilek ezin dituela "desberdintasunik egin" erkidego autonomoen arabera.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:05

Dagoeneko 2.000 hildako baino gehiago AEBetan

Munduan kasu diagnostikatu gehien dituen herrialdea dira Ameriketako Estatu Batuak ostiraletik (124.686). Dagoeneko 2.191 pertsona hil ditu COVID-19 gaitzak han. Herena baino gehiago New York estatuan hil dira: 672. Washington da hurrengoa, 136 hildakorekin.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:22

Albaniak 30 sendagile eta erizain bidali ditu Italiara

"Oso aberatsak diren hainbat herrialdek bizkarra eman diete beste batzueri", esan du Albaniako lehen ministro Edi Ramak, "baina guk, aberatsak ez garelako eta oroimena dugulako, ezin dugu Italiari erakutsi gabe utzi albaniarrok ez ditugula inoz abandonatzen ataka latzean dagoen adiskidea". Italiako lehen ministro Giuseppe Contek eskerrak eman dizkio Albaniari.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

12:48

Guztira, 596 dira azken ordutako positiboak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gorakada atzo ostiralekoa baino txikiagoa izan bazen ere, gaur berriro bezperakoa baino handiagoa izan da.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:47

Bizkaian jaitsi egin da aurreko eguneko datuarekin alderatuta egun batetik bestera positibo eman dutenen kopurua, baina antzera mantentzen da. Araban eta Gipuzkoan igo egin da kopuru hori.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:45

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken 24 orduetan 596 positibo berri izan dira. Horietatik, 166 Araban, 310 Bizkaian eta 120 Gipuzkoan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:10

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du EAJ "erridikulua egiten" ari dela Sanchezek atzo funtsezkoak ez diren jarduerak geratzea erabaki ondoren. Salatu duenez, jeltzaleek patronalaren interesesak lehenesten dituzte herritarren interesen aurretik. Espainiako Gobernuak gaur zer erabakiko duen gertutik jarrituko dutela esan du, ez daitezen funtsezkoak ez diren jarduerak funtsezkoat jo.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:04

Espaniniako Osasun Ministerioaren datuen arabera, Hego Euskal Herrian 58 pertsona hil dira azken 24 orduetan koronabirusak jota. Horietatik 44 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil dira, eta 14, Nafarroan. Positiboak Hegoaldean 786 gehiago dira atzo baino.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

12:03

Espainiako Osasun Miniserioak emandako datuen arabera, hildako kopurua ez da jaitsi azken orduetan. 838 heriotzen berri eman du, Espainiakoak, Hego Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak eta Galiziakoak batuta, orain arte egun batean izan den kopururik altuena. Positiboak, berriz, 78.797 dira denera, aurreko egunean baino 6.549 gehiago.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

11:07

Urkulluren gutuna, Pedro Sanchezi

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteri zuzenduriko gutun bat egin du publiko gaur goizean Facebooken, eta han eskatu dio autonomia erkidegoen esku uzteko bihartik bi astez etengo ez diren funtsezko jarduerak zeintzuk diren erabakia. Irakurri gutuna, hemen.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

10:19

Erresuma Batuan jada 1.000 pertsona baino gehiago hil dira koronabirusak jota, eta Boris Johnson lehen ministroak gutun batean herritarrei esan die egoerak okerrera egingo duela. Larrialdi egoeran daudela gogorarazi die, eta etxean geratuta osasun sistema babesteu eta bizitzak salbatuko dituztela esan die. 17.000 herritarrek eman dute positibo Erresuma Batuan, tartean, Johnsonek berak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:44

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako CCOOk begi onez ikusi du Espainiako Gobernuak gaur funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko gaur onartuko duen dekretua. Lehentasuna osasun larrialdiari aurre egitea eta herritarren osasuna babestea dela esan du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:02

Idoia Mendia PSEko buruak beharrezkotzat jo du "funtsezkoa ez den jarduera oro" eten beharra. "Birusa geroz eta gogorrago jotzen ari zaigu. Borroka egin eta are eta gehiago eusteko unea da. Ahaleginak bikoiztu behar ditugu", esan du Twitterren.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:53

Haritz Pascual Garjonek eta Javier Dominguezek sare sozialetan zabaldu duten bideo batean hitz joko bat egiten dute entzierro eta itxialdi hitzekin (entzierro, gaztelerazko itxialdi hitzetik dator, korrikalariak zezenekin itxituran sartzen zirelako), eta Iruñeko entzierroa eta konfinamendua parekatzen dituzte. "Entzierroei buruz badakigu. Adiskidetasunari buruz badakigu. Leku seguruan jartzen badakigu...". Etxean geratzearen aldeko mezua zabaldu dute.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:45

10:00etan bilduko da Espainiako Gobernua ezohiko ministro kontseilu batean "funtsezkoa ez den jarduera oro" etengo duen dekretua onartzeko. Ondoren, azken bi igandetan bezala, Pedro Sanchez erkidegoetako presidenteekin bilduko da.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:21

Sindikatuek ontzat jo dute, baina ez dira ados langileentzat izango dituen ondorioekin. ELA ez dator bat galdutako orduak errekuperatu behar horrekin. LABek, berriz, salatu du etenaldia langileen kontura dekretatuta duela Espainako Gobernuak, eta patronalak ere ez ote duen bere bizkar hartu behar azpimarratu du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:20

Confebaskek gaitzetsi egin du Pedro Sanchezen erabakia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresarien elkartekin batera "arduragabetzat" eta "hausnargabetzat" jo dute. Esan dute koronabirusak aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko eta soziala ekarriko duela eta horren aurrean beharrezkotzat jo dute gutxieneko ekoizpen bat mantentzea.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

07:57

EH Bildurentzat berandu dator erabakia

EH Bildurentzat berandu dator Pedro Sanchezen erabakia, baina berandu bada ere erabakia hartu dutela nabarmendu du: "Lehentasun bakarra herritarron osasuna babestea delako". Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak Espainiako Gobernuaren erabaia berandu datorrela esan du Twitterren, eta azpimarratu du, "pena handiz", Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko, sindikalek eta instituzionalek erabaki burujabe bera hartzeko aukera izan dutela.

Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrerako bozetako lehendakarigaiak txalotu egin du erabakia: "Herritarren eta langileen osasuna lehenetsi behar dela hasieratik aldarrikatu dugunontzat zentzuzko albistea da esentziala ez den jarduera ekonomikoa etetea. Herritarren osasuna zaintzeko neurriak proposatzen jarraituko dugu".

Bakartxo Ruiz Nafarroako buruak gogorarazi du ostiralean neurri hori hartzeko eskatu ziotela Maria Txibiteri, eta erabakia Nafarroan hartu beharrean Sanchezek noiz hartuko itxaron ote behar zuen. "Roma locuta, causa finita", gaineratu zuen.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

07:42

EAJ, harrituta

Gogor erantzun zion atzo EAJk Pedro Sanchezek funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geldiarazteko egindako iragarpenari. Twitterren duen kontuan "harridura" agertu dute jeltzaleek, "erabakia hartu duen moduagatik, jarduera hauek zein diren zehaztu gabe eta erabakia hartzeko orduan kontuan hartu dituen adituen irizpideak azaldu gabe"

Kexu agertu da EAJ bezpera arte neurri hori hartzea ez zela beharrezkoa izango esan zietelako eta "eragileei" erabakia publiko egin baino une batzuk lehenago jakinarazi zietelako. Espaniako Gobernua "leialtasuna erakukutsi dioten" erakundeekiko "gehiegizko aldebakartasunez" eta "errespetu eta komunikazio faltarekin" jokatzen ari dela salatu du. Edonola, datozen orduetan baloratuko dute erabakia, "funtsezkoak ez diren jardurak zeintzuk diren" zehazten dutenean. EAJen arabera "milaka herritar" ari dira orain galdera hori egiten.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna