Noiz sortua: 2020-03-30 07:56:54

Zuzenekoa

Haurrak kalera irten ahako dira Italian

Italiako Barne Ministerioak adierazi du haurrek heldu batekin kalera ateratzeko aukera izango dutela hemendik aurrera, «jarduera motorrak» egiteko.

Emakumezko bat, haur batekin, Erroman.
Emakumezko bat, haur batekin, Erroman. MAURIZIO BRAMBATTI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 31

* "EAJ-Confebask binomioaren arduragabekeria" salatu du LABek

* Ikusi koronabirusaren zabalpena herriz herri, BERRIAk sortu duen mapa interaktiboan

* Koronabirusaren azken datuak: COVID-19 gaitzak gutxienez 7.773 pertsona kutsatu ditu Euskal Herrian, eta 350 hil dira haren eraginez

* Munduko hainbat ikerketa taldek eta botika ekoizlek lasterketa bat abiatu dute COVID-19ari aurre egiteko sendabidearen bila

Zuzeneko kontakizuna

23:04

LAB sindikatuak salatu du enpresa batzuk —Domiberia, Aludium, Mecanizados Osatu eta ITP Aero aipatu ditu— iruzur egien ari direla, «funtsezko jardueren» barruan egon ez arren, lanean jarraitzeko.

ELA sindikatuak, berriz, jakinarazi du dozenaka positibo eman dituztela enpresa askotako langileek. Adibidez, Gasteizko Mercedesen 47 kasu aurkitu dituzte, eta Tubos Reunidosen beste bost. Arabako Gureak, Kaiku, Guardian, ITP Aero, Vicrila, Campezo, Aernnova, Thyssen, Petronor, Fournier, Vicinay eta beste lantegi askotako langileak ere kutsatu direla adierazi du.

21:40

Bulgariako Gobernuak bertan behera utzi du kalean derrigorrez maskara erabiltzeko betebeharra. Atzo sartu zen indarrean, baina atzera egin behar izan dute, arauari jarritako salaketen ostean.

20:19

Haurrek kalera irteteko aukera izango dute Italian

Italiako Barne Ministerioak adierazi du haurrek heldu batekin kalera ateratzeko aukera izango dutela hemendik aurrera, «jarduera motorrak» egiteko. Beti ere, etxebizitzatik gertu, eta «kirol jarduerak» ekidinda.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

19:55

Bertan behera geratu da Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolakuntzak atzo jakinarazi zuen aurtengo lasterketa ez dela jokatuko. Bertan behera uztea erabaki dute, koronabirusaren pandemia eragiten ari den ondorioengatik: «Ezin dugu korrikalari, boluntario eta urtez urte mundu guztian zehar euskal zalegoaren nortasuna erakusten duten zaleen segurtasuna bermatu. Segurtasuna gure zutabe eztabaidaezina izan da 2002. urtean lehen edizioa antolatu genuenetik». Datorren urtean itzuliko da proba, eta orduan jokatuko da 19. edizioa. Probaren baitan antolatzen diren beste bi lasterketak ere urtebete atzeratu dituzte antolatzaileek: Kilometro Bertikala eta Junior Traila. Aurten beste garai batean jokatzea ez dute bidezko ikusten, «lasterketa bakoitzak duelako bere data, kirolariei egutegia lasterketez ez betetzeko urteren bigarren erdian, eta beste lasterketen datak errespetatzeagatik». Datorren urtean, aurten izena emanda zeudenek hartuko dute parte.

18:35

Lehen positiboa Greziako errefuxiatuentzako kanpaleku batean

Greziako Migrazio Ministerioak adierazi du positibo bat atzeman dutela Ritsonako errefuxiatuentzako kanpalekuan. Grezian, denera, 1.300 kasu inguru atzeman dituzte ─82 azken 24 ordutan─, eta 50 lagun inguru hil dira.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:30

Italian 12.428 dira COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hil diren herritarrak, 837 azken 24 orduetan. Gobernuak 2.107 positibo berri atzeman ditu; atzo baino gehiago, baina aurreko egunetan baieztatutakoen erdia inguru. Denera 77.635 gaixo daude baieztatuta une honetan. Halere, 105.792 kasu dira atzemandakoak, otsailaren 20tik, eta horietatik 15.729 sendatu dira.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

16:16

Zenbait euskal kirolarik bideoak igoko dituzte Internetera, egunotan nola entrenatzen ari diren erakusteko, eta etxean egiteko moduko ariketa fisikoak azaltzeko. Besteak beste, Leticia Canales surflariak eta Mikel Landa txirrindulariak egingo dituzte bideo horiek, euskaraz, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Kirolariak programaren bidez.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

15:55

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 20.151 enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente erregistratu dira. Denera, 139.220 langileri eragingo die, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren arabera. Azken 24 orduetan, mila erregistro baino gehiago egin dira.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

15:39

Aipatutakoez gain, alarma egoerak iraun bitartean ezingo dira ur, gas eta argi hornidurak eten lehen etxebizitzetan. Alarma egoeraren ondorioz, lanik gabe geratu diren aldi baterako langileek 440 euro inguruko diru laguntza jasoko dute. Iglesiasek adierazi du etxeko langileek ere izango dutela prestazio bat.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

15:30

Espainiako bigarren presidenteorde Pablo Iglesiasek herritarrak «babestu» beharra adierazi du, eta gehitu du hartu dituzten neurri berriak hori dutela helburu. Horietako batzuk aipuatu ditu:

-Gaurtik hasi, eta alarma egoera amaitu eta sei hilabetera arte ezingo da etxegabetzerik egin.

-Sei hilabetez luzatuko dira amaitzearn dauden alokairu kontratuak. Beraz, ezingo da alokairuaren prezioan igoerarik egin epe horretan.

-Mikrokredituak jarriko dituzte martxan, interesik gabe, eta sei urteko epean itzultzeko aukerarekin ─hamarrera luzatzeko aukera─.

Iglesiasen arabera, ez dira gauza bera «ugazaba txiki bat eta putru funts bat». Horregatik, adierazi du ugazaba txikiek errenta osoa jasotzen jarraituko dutela. Handiek, berriz, «lagundu» egin beharko dute.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

14:32

Espainiako Espetxe Idazkaritzak 205 telefono banatu ditu presondegitan, presoek bideodeiak egin ditzaten. Erakundeak zabaldu duenez, presoek 10 minutuko bideodeiak egiteko eskubidea izango dute.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:21

800.000 positibo baino gehiago munduan

800.049 dira mundu mailan baieztatu diren positiboak, eta 38.000 hildakoak, Johns Hopkins unibertsitatearen arabera. AEBak dira kasu gehien atzeman dituen herrialdea, 164.000 baino gehiago ─20.900 azken 24 orduetan─, eta 3.170 lagun hil dira han. Denera, COVID-19 eritasuna zuten 170.325 lagun sendatu dira, gehienak, 76.194, Txinan.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

13:33

Euskal presoak kontuan hartzeko eskatu dio Etxegaraik Parisi

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoaren buruak euskal presoak kontuan hartzeko eskatu dio Parisi. Frantziako Gobernuak 5.000 preso askatzeko asmoa du, konabirusaren krisia dela-eta, presondegien pilaketa arinzeko. Frantziako presidentearen "kontzientziari dei egiten diot egoera ahulean dauden euskal presoak" aintzat hartzeko neurri horren barruan, esan du Etxegaraik.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

13:27

«Uztartu nahi izan dugu osasunak daukan lehentasun erabatekoa lanarekin», esan du Erkorekak. Ziurtatu du osasuna babestuz gero, ona litzakeela ahaleginak egitea lana eta jardun ekonomikoa ahalik eta neurri handienean mantentzeko. «Eusko Jaurlaritza osasunaren eta lanaren alde egon da».

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:18

Erkorekak esan du Jaurlaritzaren gobernu kontseiluan «adostasun osoarekin» gauzatu direla mahai gainean jarritako gai guztien gogoetak. «Ez da eztabaidarik izan». Azpimarratu du Espainiako Gobernuak aitortu duela jarraitutako bidea eta hartutako formak ez direla egokiak izan, eta horregatik barkamena eskatu duela. «Gobernuak berak barkamena eskatu badu, argi dago aitortuta daukala eta kritikak bere oinarria eta funtsa zeukala».

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:06

Erretiratutako osasun langileez eta medikuntza ikastea amaitu berri dutenez ere aritu da Murga. Lehenegoez esan du, batez ere, telefono bidez ari direla lanean. Gainera, medikuntza ikasi berri duten 147 lanean ari direla esan du, eta gaur beste 24 hastea espero dute.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:00

Test azkarrak ez dituztela jaso esan du Murgak. Hala ere, 15.000 proba inguru egin dituzte. Azaldu duenez, atzo izan zen proba gehienetako egin zituzten egunetako bat. %30ek positibo eman zutela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:56

Nekane Murga Osasun sailburuak nabarmendu du «joera aldaketa bat» eta «hobekuntza bat» erakusten dutela datuek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:45

Zornotzako Aludium enpresaren “fede txarra” salatu du LABek

Aluminio laminatua egiten du lantegiak, eta, sindikatuaren arabera, langileak "behartzen" ari da lanera joatera, legearen zirrikituak "fede txarrez" erabilita. Botikagintzaren industriarako ari dela argudiatu du enpresak, nahiz eta hori bakarrik ekoizpenaren %10 izan. LABeren salaketaren arabera, enpresak ekoizpenaren %75arekin jarraitu nahi du, eta gaueko txandakoak eraikuntzarako materialak ekoizten aritu dira. Langileok protesta egin dute lantegiaren barruan, goizeko seietan.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

12:37

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriek hiru helburu dituztela: osasun publikoa babestea eta koronabirusa zabaltzea ekiditea, egoera okerrenean daudenei laguntzea eta enplegua eta ekonomia lehengo egoerara itzultzeko oinarriak jartzea.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:34

“Denontzako kafeak ez du balio”, esan dute Bizkaiko enpresaburuek

Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko enpresaburuen elkarteko presidenteak ohartarazi du Araban, Bizkaian eta, Gipuzkoan dagoeneko 12.000 langabe gehiago daudela, eta lan jarduera bertan behera uzteko erabakia EAEren "berezitasunera" moldatzeko eskatu du.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

12:18

8.625 positibo eta 438 hildako Hego Euskal Herrian

Espainiako Osasun Ministerioak eman berri dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian 8.625 kasu diagnostikatu dituzte, 438 pertsona hil dira, 406 zaintza berezietako geletan daude, eta 1.998ri senda agiria eman diete. Hau da, atzo baino 425 positibo eta sei hildako gehiago zenbatu dituzte.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

11:50

12 urteko neska bat hil du koronabirusak Belgikan

"Salbuespena da. Ez dakigu zer atera den gaizki", esan du Belgikako Gobernuko aditu batzordeko kide Steven Guchtek. 12 urteko neska bat dago herrialdean azken 24 orduotan hil diren 192 pertsonen artean. Guchtek gogoraratu du adin guztietan gerta daitezkeela konplikazioak. Denera, 705 pertsona hil dira Belgikan izurria hasi zenetik.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

11:36

Preso katalanak etxera bidaltzeko aukera aztertzen ari da Generalitatea

Kataluniako Generalitateko Justizia Kontseilaritza espetxe arautegia aztertzen ari da aukera bat topatzeko lanera egitera ateratzeko baimenak zituzten preso politikoek konfinamendua etxean bete dezaten. Erabakia, edonola ere, Madrilen esku dago larrialdi egoerarengatik.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

11:33

Enrique Maia, kutsatuta

Azken orduetan, koronabirusagatik positibo eman dute, besteak beste, Enrique Maia Iruñeko alkateak eta Jose Antonio Sarria Nafarroako Enpresarien Konfederazioko presidenteak. Maia etxean dago, eta esan du bertatik lanean jarraituko duela. Sarria, ordea, Nafarroako Unibertsitateko Klinikan dago.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

11:22

Jaurlaritzak gobernu kontseilua du gaur, eta 12:30ean egingo du bertan hartutako erabakien berri emateko agerraldia, koronabirusari buruzko azken datuak ematearekin batera. Ordu berean emango ditu datu eguneratuak Nafarroako Gobernuak ere.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

10:56

Elkartasuna "oztopatzea" egotzi diote Bilboko Udalari

Bilboko Elkartasun Sareak herri ekimenak "elkartasun lana oztopatzeari uzteko" eskatu dio Bilboko Udalari. 1.200 boluntario biltzen ditu sareak, eta, besteak beste, erosketak eramaten dizkiete etxetik ateratzerik ez duten adinekoei, edo baztertuta daudenei. Sareak adierazi duenez, martxoaren 20tik ari dira udalarekin hitz egin nahian ahaleginak koordinatzeko. Salatu dutenez, udalak proposatu die euren kideak erakundeek sorturiko boluntario zerrendetara pasatzea.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

10:38

Adinekoen zentroetan aritzeko langile poltsa bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Ezohiko hautapen prozesu bat deitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, adinekoen zentroean "sor daitezkee zaintzaile" beharrei erantzuteko. Lan poltsak indarrean egoteari utziko dio eragin duen larrialdi sanitarioaren egoera amaitzean, aldundiak azaldu duenez. 16 urtetik gorako herritarrek eman ahal dute izena. Hemen irakur daiteke deialdia.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

08:11

Asian 11 milioi pobre gehiago eragingo ditu koronabirusak

Munduko Bankua hasi da koronabirusaren izurriak ekonomian eragingo duen kaltea aztertzen. Krisia Asian hasi zenetik, hango ikuspegia zabaldu du aurretik. Ondrioztatu duenez, kolpe hndia emango dio izurriak hango ekonomiari. Txiroak txiroago egingo ditu krisiak, eta hango herrialde aberatsetan ere, lanak izango dituzte negozioek zabalik jarraitzeko. Txinaren hazkuntza %6,1ekoa izan zen iaz; aurtengorako %2,3 aurreikusi du Munduko Bankuak, pandemia ez bada okertzen.

Denera, Asian 11 milioi pobre gehiago egongo dela kalkulatu dute, kasurik txarrenean.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

07:56

Konfinamendu zuria

Eguerditik aurera tenperatura igoko dela iragarri du Euskalmetek, baina goizean elurra egingo du Euskal Herri osoan. Iruñean elurra ari du orain.


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna