Ezbeharra

Bi gizonezko hil dira Baionan, gidatzen zuten ibilgailua Aturri ibaira amilduta

Baionako San Federiko zubitik amildu da kamioneta. 44 eta 65 urte zituzten hildakoek.

Aturri ibaia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Berria
2020ko martxoaren 31
20:54
Entzun

Istripu larria izan da gaur arratsaldean Baionan: bi gizonezko hil dira euren ibilgailua Aturri ibaira amildu eta gero. Hildako batek 44 urte zituen, eta besteak, 65. Istripua 17:30ean jazo da. Frantziako Poliziak ikerketa bat abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko, baina, lehen informazioen arabera, kamionetaren kontrola galdu du gidariak eta San Federiko zubiaren barandaren aurka jo ostean, Aturri ibaira amildu da ibilgailua.

Istripua izan eta berehala, barruan zeuden bi gizonak bilatzeko erreskate lanak abiatu dituzte suhiltzaileek eta poliziek. Operazio zabal bat martxan jarri dute bi pertsonak topatzeko. 19:00ak aldera topatu dute furgoneta, hamabi metrora hondoratuta, eta barruan aurkitu dituzte bi gizonen gorpuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.