Noiz sortua: 2020-04-02 08:05:16

Zuzenekoa

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu "gizabanakoen mugimenduak atzemango", baizik datu "anonimoak eta multzoka".

Gizon bat, Zagreben.
Gizon bat, Zagreben. ANTONIO BAT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 2

* Larrialdi egoerak langabe kopurua asko handitzea eragin du: 14.364 langabe gehiago daude. Batez beste %9tik gora handitu da Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.390 langabe gehiago daude.

* Enplegua erregulatzeko 26.600 txosten aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian.

* Industria askok baliatu dute Espainiako Gobernuak zenbait jarduerari emaniko aukera, berriro hasteko lanean «gutxieneko zerbitzuekin».

* Itxialdian indarkeria matxista areagotu daitekeela eta, bizilagunak adi egotera deitu dituzte eragileek.

* Autismoa dutenen familia batzuek herritarren kexak jasan behar izan dituzte kalera ateratzeagatik, baimena izan arren.

* Hildakoak 501 dira Euskal Herrian. Kutsatuak, udalerrika.

* Mapa interaktiboa.

Zuzeneko kontakizuna

20:59

Kataluniako buru independentistek espetxean jarraitzeko erabakia babestu du Espainiako Barne Ministro Fernando Grande Marlaskak: «Espetxeetan osasuna mantendu daiteke. Beste leku baten konfinatzea estatuak herritarren segurtasuna bermatzen ez duela onartzea litzateke, eta presoak ere herritarrak dira».

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

20:52

Txinako Gobernuak estatuaren onespenik gabeko osasun materialen esportazioa debekatu du, «kalitatea bermatzeko». Maskarei, COVID-19a atzemateko testei, arnasgailuei eta antzerako beste hainbat produkturi eragingo die neurriak. Gauzak horrela, material mota horrek Txinan erregistratu eta kalitate kontrolak pasa dituztela adierazten duen dokumentu bat izan beharko dute.

Europako hainbat estatuk COVID-19 atzemateko test azkarrak erosi zizkioten Txinako Bioeasy Biotechnology enpresari, baina horiek ez zituzten gutxiengo baldintzak betetzen. Pekinek adierazi zuen enpresa hark ez duela Txinako medikuntza produktuen erakundearen bermea.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:42

Hilabete bakarrean, heriotza gehien eragiten duten gaitzen artean hirugarrena bihurtu da COVID-19a, AEBetan. Herrialdeko Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroaren datuak dira horiek. Koronabirusaren eraginez, oraingoz, batez beste, 748 lagun hil dira egunero. Gaixotasun kardiobaskularrek (1.774) eta minbiziak (1.641) bakarrik eragiten dituzte heriotza gehiago. Izan ere, 5.148 dira jada AEBetan koronabirusaren eraginez hildakoak, eta kopurua 100.000 eta 240.000 artera igotzea espero du Washingtonek.

18:31

115.000 positibotik gora Italian

115.000 baino gehiago dira Italian atzeman dituzten COVID-19 kasuak. Azken 24 orduetan, 2.477 positibo berri baieztatu ditu Italiako Gobernuak, eta 760 hildako. Heriotzak, denera, 13.915 dira herrialde hartan. Sendatuta lagun kopuruari dagokionez, atzo baino 1.431 gehiago daude gaur. Guztira, 18.278.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:18

Azken orduetan, beste lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez Gipuzkoako zahar etxeetan, eta beste zortzik eman dute positibo koronabirusaren proban. Denera, hamabi zentrotako 135 adindun kutsatu ditu gaitzak, eta hemezortzi, hil.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

17:21

Milioi bat kutsatu egongo da munduan biharko edo etziko, OMEren arabera

Ohartarazpena egin du Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek gaur: ostiralerako edo larunbaterako, milioi bat kutsatu egongo dira munduan, eta 50.000 hildako.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:47

EH Bilduko udalek bizitokia emango diete osasun langileei

Osasungintzako eta zaharren egoitzetako langileek kutsatzeko arrisku handia dute, eta, etxera itzultzean, birusa euren familietara eramateko, EH Bilduren arabera. Horregatik, alderdiaren esku dauden udalek bizilekua emango diete profesionaloi, larrialdiak iraun artean. Udal etxebizitzak utziko dizkiete langileoi, edo, bestelakoetan aterpetuko dituzte. Zumaian, (Gipuzkoa) esaterako, hango ostatu batekin hitzarmena egin du udalak.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:34

Ez ditute preso katalanak etxera bidaliko

Kataluniako buruzagi independentista presoek espetxean jarraituko dute. Generalitateak asteartean iragarri zuen bideren bat bilatuko zuela presook etxeratzeko, kartzelan kutsatzeko arriskua murrizte aldera, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ohartarazi zuen "prebarikazioa" egotziko ziela espetxeetako tratamendu batzordeetako kideei, presoei etxera joateko baimena emanez gero. Azkenean, baimena ez ematea erabaki dute batzordeek.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:11

Donostiako boluntarioek "errekonozimendua" eskatu diote udalari

680 boluntario dabiltza Donostian Zaintza Sarean antolatuta, etxetik atera ezin diren adinekoei erosketak eta bestelako zerbitzuak egiten. Donostiako Udala herritarrak haiengana bidaltzen hasi dela esan dute, baina salatu dute erakundeak ez diela "inongo laguntzarik edo baliabiderik" eman. Gainera, gogoratu dute udaltzainek euren erbitzua megafoniaz eskaintzea galarazi ziela Parte Zaharrean. "Errekonozimendu publikoa" eskatu diote udalari.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:42

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta gaineratu duenez, ikerketak ez ditu "gizabanakoen mugimenduak atzemango", baizik eta datu "anonimoak eta multzoka".

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:11

6,6 milioi langabe AEBetan

Koronabirusak 6,6 milioi pertsona langabeziara bidali ditu AEBetan, oraintxe eman dituzten datuen arabera.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:03

Donostia euskararen bidez bisitatzeko ekimena plazaratu dute

Bidaiatzea galarazita dagoen honetan, Donostiako Udalak hiria ezagutzeko #DonostiaHitzetan kanpaina antolatu du. Bi fase izango ditu: lehenengoan, Donostiarrei eskatu diete euskarazko hitz kutunen bat sareetan igotzeko, bideoz, argazkiz edo norberak nahi bezala. #DonostiaHitzetan traolarekin lagundu behar dute mezua. Mezuekin A City Word Visiting kanpaina zabalduko dute gero, nazioartean.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:53

Barne Produktu Gordinaren hazkuntzaren inguruko aurreikuspena plazaratuko du bihar Eusko Jaurlaritzak. Horretan, lehen aldiz islatuko da koronabirusaren izurriak ekonomian izango duen eragina. %1,9 zen aurreikuspena, krisia hasi aurretik, eta, urtean zehar, 11.500 lanpostu sortuko zirela uste zuen Jaurlaritzak.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:26

Bizkaiko zahar etxeetan koronabirusagagatik hildakoak 33 izan dira krisia hasi zenetik, diputazioak jakinarazi duenez. 10.748 lagunentzako lekua dute Bizkaiko zahar etxeetan, eta 159 kasu atzeman dituzte. Gainera, kutsatutako langileak 64 dira, eta 338 daude bakartuta, badaezpada.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:18

Iruñean, kutsadura %49 murriztu da martxoaren bigarren hamabostaldian, Ekologistak Martxan-ek jakinarazi duenez; Gasteizen, %39; Bilbon, %30; eta Donostian, %22. Elkarteak adierazi du nitrogeno dioxido maila "nabarmen" murriztu dela martxoaren 14tik, Espainiako Gobernuak mugimendu askatasuna mugatu zuenetik.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:04

Ezohiko irudia utzi du Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkurak, telematikoki egin dutelako

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:01

Jarraitzen ari diren estrategia erantzunak ematen ari dela esan du Urkulluk. Hau esanez amaitu du: "Ez da eztabaidarako, banaketarako eta demagogiarako momentua, eskua luzatu eta egoera honetatik denok batera ateratzekoa baizik".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:58

10.000 positibo

Koronabirusarekin kutsatutako euskal herritarren kopuruak 10.000 pertsonaren langa gainditu du gaur. Ikusi datu eta grafiko eguneratuak.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

13:57

"Osasun krisi hau luzea eta gogorra izango da", esan du. Ziurtatu du hurrengo egunetan "albiste mingarriak" egongo direla. Gobernuak kolaborazioa lehenesten jarraituko duela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:51

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartu du hitza. "Segurtasuna" eskaini nahi du eta herritarrei informazioa emango diela jakinarazi du. Erakundeei dagokienez, astero talde parlamentarioei informazioa emango zaiela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:38

Egibar ari da hitz egiten. "Partekatzearen" alde egin du. "Bakoitzak berea jarri behar du, eta denon artean gurea jarri. Ez du gureak egin, eta denok onik atera behar dugu".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:26

"Lehenkariari esango nioke gardentasuna falta dela", nabarmendu du Martinezek. Informazioa falta dela esan du, eta hori badakitela herritarrek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:23

Martinez ari da hizketan orain. Galdera asko erantzun gabe utzi dituela esan dio Urkulluri, eta hori oraindik erantzunik ez dutelako izan daitekeela erantsi du. Oposizioak eta talde parlametarioek ekarpenak egiteko behara dutela esan du, eta eurak kolaboratzeko prest daudela.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:20

Pastorrek hartu du orain hitza. Ziurtatu du Espaniako Gobernuak hartutako erabakiaren asmoa dela langileak ez kutsatzea.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:15

Materialei dagokienez, ez direla nahikoa izan esan du, eta dei zentroek ere ez duela "behar bezala" funtzionatu.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:11

Barrioren txanda da orain. Gizartea eta gobernua "gainezka eginda" daudela esan dio Urkulluri.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:08

Iriartek Urkulluri esan dio ez duela esan aurrerantzean zer egingo duten. EH Bilduk hasieraik gobernuari kolaborazioa eskaini ziela esan du, baina ez zutela erantzunik jaso.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:03

"Ez dut inoiz esan dena ondo egin dela", nabarmendu du Urkulluk. Hala ere, nabaritu du "Eusakadik aurreratu egin dela" zenbait erabakitan eta "gardentasunez" aritu direla.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:56

Urkulluk ari da hizketan murrizketei buruz. "2008tik Euskadin ez da egon murrizketarik osasunean", ziurtatu du. Langile kopurua igo egin dela esan du 2008tik.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:54

10.000 positibo baino gehiago Euskal Herrian

10.022 kasu diagnostikatu dituzte dagoeneko Euskal Herrian. Dagoeneko 555 pertsona hil dira. Senda agiria jasotakoak 2.768 dira.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

12:50

"Gure informazioa gardena izan da", nabarmendu du Murgak. Materialei dagokienez, "zailtasunak" eduki dituztela onartu du, baina "zailtasun globalak" izan direla.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:47

Nekane Murgak erantzun du "sarean" egin dutela lan, eta profesionalak eraman dituztelazentro batetik bestera.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:39

Industriaz ere aritu da Egibar. "Gutxiengo industria mantentzeko, segutasun neurriak behar dira, langileak ezin diko edozein baldintzatan eraman lanera".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:30

Osasun larrialdiari dagokionez, sistema publikoak "sendotasuna eta heldutasuna" erakutsi duela esan du Egibarrek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:29

"Ikara eta izua eragitea erraza da, baina lehendakariak aipatu bezala, etorkizunean erantzunkidetasun dago gakoa". Bidea "guztiek batera" egin behar dela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:27

Joseba Egibarrek ere hartu du hitza. "Gizartea ondo erantzuten ari da, eta etorkizunean eman eharreko pausuetan asmatu behar dugu", esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:25

Hainbat galdera egin dizkio Martinezek Urkulluri: babeserako ekipamenduen zein behar dauden, langabeziaren inguruko zein balorazio egiten duen...

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:21

Esan du adituek eta beste lurraldeetako esperientziek erakusten dutela beharrezkoa dela ezinbestekok ez diren jarduerak geratzea. "Confebasken bozeramaile bilakatzea" egotzi die.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:09

Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek hartu du hitza. Elkarrekin Podemosen ustez, kudeaketan "pauso bat atzetik joan dira". Horren ondorioak zerrendatu ditu: erresidentzietan berandu esku hartzea, osasun langieen kutsaketak...

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:01

Baionako prokuradoreak baieztatu du mediku baten kontrako salaketa

Koronabirusak kutxatu ondotik pazienteak artatzen segitu izana leporatu dio medikuari Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Delitu baten egile izateaz susmagarri diren funtzionarioak salatzera behartzen dituen Zigor Prozedura Kodeko 40. artikulua erabili du horretarako. Baionako prokuradoreak baieztatu du salaketa, eta Frantziako Poliziak ikerketa abiatu duela erran du. Besteren bizitza arriskuan ezarri izana leporatzen diote medikuari.

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

11:58

Lehendakariari esan dio ez zalantzarik izateko "Espainiako Gobernuak jarritako baliabideak euskaldunenak ere badira"

11:55

Galdetu du zergatik dagoen egun batetik bestera hainbesteko aldea test kouruan, zein neurri hartu diren foku zehatzetan, zergatik adinekoak eta gaixoak lekuz aldatzen ari diren...

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:52

PSE-EEko Jose Antonio Pastorren txanda da. Pedro Sanchezek ezarritako konfinamendua "eraginkorra" dela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:47

Galdetu du zergatik dagoen egun batetik bestera hainbesteko aldea test kouruan, zein neurri hartu diren foku zehatzetan, zergatik adinekoak eta gaixoak lekuz aldatzen ari diren...

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:29

PPko Carmelo Barrio ari da hizketan. "Planifikazioa falta egon da", ziurtatu du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:23

"Egunero 1.500 test egiteko gaitasuna daukagu, baina ez dira egiten", salatu du Iriartek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:18

"Osakidetzako profesionalak ondo egiten ari dira, baina ez dira gobernuaren ondarea", ohartarazi du Iriartek. Esentzialak ez diren jardueren itxieraren alde daudela ere berretsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:12

Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea ari da erantzuten. Urkulluri zuzendu zaio: "Zure agenda publikoa irakurri diguzu".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:07

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak hartu du hitza. COVID-19ren datuak eman ditu: 479 kasu gehiago atzeman dituzte Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 43 pertsona hil dira. 18.220 proba egin dituztela esan du. "Zenbat eta proba gehiago egin, orduan eta positibo gehiago atzematen ditugu, baina hori da gure helburua".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:00

"Osasuna eta enplegua bateragarriak izan daitezke, eta hala izan behar dute", nabarmendu du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:56

"Gardentasunez" jokatu dutela esan du Urkulluk, "beti egia esanez". Egoera "zaila eta pentsaezina" izan dela ziurtatu du, baina arduraz jokatu dutela, eta lehen unetik hartu dituztela neurriak. "Denborak esango du asmatu dugun edo ez".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:53

"Osasuna eta enplegua bateragarriak izan daitezke, eta hala izan behar dute", nabarmendu du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:49

Martxoaren 14an "osasun larrialdia arintzeko fasea" hasi zela esan du. Aldi horretan egunez egun hartutako neurriak ari da zerrendatzen.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:44

"Neurri zorrotzak hartu genituen, kasu batzuetan, gure inguruko herrialdeetan aurrekaririk gabekoak", ziurtatu du Urkulluk.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:41

Komunikabideekin bilera bat egin zuela esan du, eta gaitzak apirileko lehen hamabostaldian goia jotzea espero zuela esan ziela haiei.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:38

Lehen kasua agertu zenetik, "birusaren hedapena geratzeko fasea" hasi zela esan du. Aldi horretan hartutako erabakiak azaldu ditu: Bastidako eskolak itxi, eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera utzi... "Alarmistatzat" hartu zituztela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:36

Jarraitu duten bideari buruz hizketan ari da Urkullu. Egunez egun hartu dituzten neurriak azaltzen ari da. Urtarrilaren 22tik otsailaren 28ra –lehen kasua agertu zen eguna– "ahalegin handia" egin zutela esan du "prestatzeko eta koordinatzeko".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:26

Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakaria ari zaio erantzuten. Ondoan ditu Nekane Murga Osasun sailburua eta Esfania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Lau lehentasun izan dituztela esan du Urkulluk: osasun larrialdiari erantzutea, pertsonak zaintzea, hezkuntzaren jarraipena bermatzea eta enplegua eta ekonomia defendatzea.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:20

Eredua berriro pentsatu behar dela esan du Iriartek, "gehiago zaintzeko, hobeto zaintzeko, zaintzen gaituztenak zaintzeko".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:17

Iriartek nabarmendu du "aukera handiak" daudela kutsatu berriak lanean, aldagelan edo hara joateko garraobidean kutsatu izana. "Atzeko atetik konfinamenduari izkin egin diozue, eta honek ondorio konpon ezinak izan ditzake, eta hori zuen ardura izango da", esan dio Iriarek Urkulluri.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:13

Osasun langileen babes neurri faltaz ari da hizketan Iriarte. "Urkullu, Osakidetza prest zegoen? Ez, ez zegoen".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:11

Maddalen Iriarte EH Bilduren Eusko Legebiltzareko bozeramailea hasi da hizketan. Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eskatu dio hemendik aurrera zein neurri hartuko dituzten azaltzeko. "Orain arte berandu eta gaizki joan zarete".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

09:56

10:00etan hasita, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak emango ditu diputazio irakorraren bilkuran COVID-19k eragindako osasun larrialdia eta alarma egoera direla eta Eusko Jaurlaritzak hartu dituen eta hartuko diuen erabakien inguruan. EH Bilduk eskatu du agerraldia.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

09:47

14.364 langabe gehiago Hego Euskal Herrian

Larrialdi egoerak langabe kopurua asko handitzea eragin du: 14.364 langabe gehiago daude. Bataz bestean %9tik gora handitu da Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.390 langabe gehiago daude.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

09:13

Atzo Gurutzetako Ospitalera hurbildu ziren suhiltzaileek osasungintzako langileei txalo egitera. BERRIAk jaso du unea bideoan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:15

09:30earako espero da martxoko langabezia datua. Ordu erdi geroago, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarrean alderdi politikoetako ordezkari banaren aurrean koronabirusak sortutako egoeran hartutako erabakiez.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

07:52

Edonola, industria askok baliatu dute Espainiako Gobernuak zenbait jarduerari emaniko aukerak zabaldu zuen zirrikitua: berriro ekitea lanari «gutxieneko zerbitzuekin». ESK aztertzen ari da Arantxa Tapiari salaketa bat jartzea.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

07:50

Martxok langabeziaren datua aterako da gaur, eta litekeena da inoizko handiea izatea. Lana erregulatzeko 26.600 txosten aurkeztu dituzte Hego Euskal Herrian. 166.000 langile ingururi eragingo die.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna