Musika

Ron Carter eta Cyrille Aimee Getxoko Jazzaldian izango dira

Jaialdiaren 44. aldia uztailaren 1etik 5era egingo da, eta hamazazpi saio izango ditu

Ron Carter, 2017an Granadan (Espainia) emandako kontzertu batean. PEPE TORRES / EFE
Berria
2020ko apirilaren 2a
16:47
Entzun

Cyrille Aimee abeslari frantziarra eta Ron Carter kontrabaxu jotzaile estatubatuarra Getxoko 44. Jazzaldiaren programazioan izango dira.  Aimee jaialdiaren bigarren egunean ariko da, uztailaren 2an, Muxikebarri zentroan, eta Carter, berriz, uztailaren 4an, espazio berean. 

Saio nagusien aurretik, ohi bezala, talde lehiaketako kontzertuak izango dira, eta aurten Espainia, Frantzia, Hungaria eta Italiako taldeak lehiatuko dira. Getxoko kultur etxeak «ahal den bezain laster» jakinaraziko du zer egunetan jarriko dituzten sarrerak salgai.

Cyrille Aimee (Fontainebleau, Frantzia, 1984) azken urteetan nabarmendu den jazz abeslari bat da, eta horren lekuko dira jaso dituen sariak. 2007an, lehenengo saria eskuratu zuen Montreauxeko Jazz Jaialdian, bai eta 2012an ere, Sarah Vaughn Nazioarteko Jazz Lehiaketan. 2010ean, berriz, finalista izan zen Thelonius Monk nazioarteko lehiaketan. Inprobisazioarekiko zaletasuna erakutsi du bere lanean, eta azken urteotan musika alor formaletik abiatu da, bere azken diskoan erakutsi duen moduan (Move On-A Sondheim Adventure). Lan hori Stephen Sondheim musikalen kanta idazle eta musikagilearen omenezkoa da.

[youtube]https://youtu.be/MfzjJEGd62o[/youtube]

Ron Carter (Michigan, AEB, 1932) jazzaren historiako kontrabaxu jotzaile handienetariko bat da. 2.500 grabaziotan baino gehiagotan bere arrastoa utzi du, eta baita bere profesionaltasuna eta fidagarritasuna ere, eta, zenbait belaunalditako musikarientzat, eredu bilakatu da. Eric Dolphy eta Don Ellisekin batera abiatu zen musikaren munduan joan den mendeko 60ko hamarkadan. Bere ibilbidea Miles Davisen boskote mitikoan finkatu zen, eta, ordutik, hainbat artista ospetsurekin aritu da: Gil Evans, Freddie Hubbard, Quincy Jones, Roberta Flack, Antonio Carlos Jobim, Herbie Hancock, McCoy Tyner...

[youtube]https://youtu.be/Ll5ITrMfo50[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.