Noiz sortua: 2020-04-03 08:44:40

Zuzenekoa

NUPek ez du eskola presentzialik egingo ikasturte honetan

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo dela esan du Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute —lizeoko bigarren urteko ikasleek pasatu beharko dute—. Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, nahiz eta Espainiako Unibertsitate ministroak nahiago duen ikasleak ez itzultzea ikasgeletera. Eusko Jaurlaritzak «autonomia» defendatu du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegia, iaz. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 3

* Mati Iturralde (medikua): «Gizartea otzan edukitzeko saio orokor bat da krisi hau».

* Nola egin aurre berrogeialdiko bakardadeari.

* Aste Santuko oporretako bidaiak eta asmoak, bertan behera.

* Koronabirusaren azken datuak, grafikotan.

* Herriz herriko mapa interaktiboa.

Zuzeneko kontakizuna

21:11

Espainiaren «zentralismoa» salatu dute EH Bilduk eta ERCk

COVID-19ak eragindako krisia «politika zentralistak egiteko» erabiltzeaz akusatu dute EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernua. Bi aldeak gaur arratsaldean bildu dira, eta EH Bilduk, komunikatu baten bidez, adierazi du egungo egoeran koordinazioa falta dela, ez «birzentralizazioa». Koalizio abertzaleak «zentzugabekeriatzat» jo du «optika militarista bat» erabiltzea «estatuaren ideia nazionalista zabaltzeko».

COVID-19aren krisiak «sistemaren mugak» agerian utzi dituela uste dute bi taldeek, eta azpimarratu dute azken urteetako murrizketek «sistema publiko oso ahula» utzi dutela, batez ere, osasingintza arloan. Aurrera begira, berriz, oinarrizko gizarte zerbitzuetan, kalitatezko enplegua bermatzeko lanetan eta herritarrak babestean jarri dute fokua, besteak beste. Horretarako «independentismotik, errepublikanismotik eta ezkerritik» lan egingo dutela nabarmendu dute.

20:12

Hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote berrogeialdia ekidin zuen gizon bati, Txinan. Henan probintziako Zhengzhou hiriko epaitegi batek ebatzi du hala. Atzotik konfinamendua berrezarri da han. Epaiaren arabera, gizonak Italiara eta Frantziara bidaiatu zuen martxoan. Handik Pekinera itzuli eta trenean iritsi zen Zhengzhoura. Atzerritik iritsitako herritarrek derrigorrezkoa dute berrogeialdia egitea, hamala egunez, baina iritsi eta bi egunera lanera joan zen gizona.

20:03

Hego Euskal Herrian konfinamenua ezarri zenetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepideek atzo izan zuten bidaia kopururik txikiena, trafiko zuzendaritzaren arabera. Hiru hiriburuetan, trafikoa %65,4 eta %71 artean murriztu zen, otsaileko datuekin alderatuta. Distantzia luzeko errepideetan, aldiz, jaitsiera %59,9koa izan zen (%73,7 ibilgailu arinen kasuan).

Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan ere antzeman da jaitsiera. Aurreko hilabeteko egun bateko ibilgailuen erdia igaro zen Biriatuko mugatik. %75,9 murriztu zen ibilgailu arinen trafikoa, eta %23,8 ibilgailu pisutsuena.

19:27

Armadaren presentzia salatu du ELAk

ELA sindikatuak salatu du Espainiako armadaren presentzia "guztiz alferrikako" dela Iruñeko kaleetan. Armadak bere presentziaren bidez bere burua "zuritu" nahi duela adierazi du ELAk. Gaineratu dute Iruñeak baduela nahiako baliabide ordena publikoa mantentzeko ejerzitoaren beharrik gabe. Ejerzitoa Iruñeko kaleetatik "berehala" erretiratzeko eskatu du

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

18:46

Italian, dagoeneko 14.681 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez; atzotik, 766. Otsailaren 20an birusa atzeman zutenez geroztik, 119.827 lagunek eman dute positibo haren proba eginda. Horien artetik, 19.758 osatu egin dira. Atzo, beste 2.339 laguni diagnostikatu zieten COVID-19 gaitza, bezperan baino jende gutxiagori. Kurba apaltzen ari da pixkanaka.

18:31

Zortzi adineko hil dira azken orduetan Gipuzkoako zaharren egoitzetan

Azken orduetan zortzi adineko hil dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan. Gainera bertze 16 egoiliarrek ere posotibo eman dute koronabirusean azken orduetan. Koronabirusaren krisia hasi zenetik 26 dira hildakoak Gipuzkoan.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

18:02

Josep Borrell Europako Batasunaren Atzerri Politikarako goi ordezkariak kezka adierazi du koronabirusa Afrikan hedatzen ari delako: «Ez baldin badugu arazoa konpontzen Afrikan, ez diogu irtenbiderik emango Europan».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

17:41

EH Bilduk eta ERCk dietak ordaintzeari uzteko eskatu diote Espainiako Senatuari

Atzo Espainiako Kongresuan aurkeztu zuten eskaera, eta gaur Senatuari eskatu diote ez ditzala bidaietarako eta bestelako dietak ordaindu senatariei, konfinamenduak iraun bitartean.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

17:26

Bertan behera utzitako ikuskizunak berreskuratzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Kultura sailburuorde Joxean Muñoz hainbat udal eta bestelako erakundetako ordezkariekin bildu dira, erantzun bateratu bat diseinatzeko konfinamenduak kultur munduari egin dio kalteari aurre egiteko. Bertan behera utzitako programazioak berreskuratzeko neurriak onartu dituzte, eta diru laguntzak jasotzeko arauak malgutzeko asmoa agertu dute.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

17:16

Bertze hiru adineko hil dira Arabako zaharren egoitzetan

Beste hiru adineko hil dira azken orduetan Arabako zahar egoitzetan. Denara 51pertsona hil dira koronabirusaren krisia hasi zenetik Arabako zaharren egoitzetan.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

17:06

Dantzaguneak gela birtual bat zabaldu du. Egunero koreografo baten emanaldia eskainiko dute, eta, astero, sortzaile batek bere sorkuntza prozesuaren inguruan mintzatuko da.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

16:10

LAB sindikatuak banatzaileen egoera salatu du

Lan Ikuskaritzan salaketa jarri du LAB sindikatuak etxez etxeko banaketa lanak ezinbestekotzat hartzearen kontra. Banatzaileak koronabirusaren kontrako babesik gabe lan egiten ari direla salatu du. Besteak beste, Glovo eta Deliveroo enpresak aipatu ditu LABek salaketan.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:22

Erresuma Batuan ere ez dituzte unibertsitatera sartzeko azterketak egingo

Advanced levels esaten diete Erresuma Batuan unibertsitatera sartu aurreko azterketetan lorturiko emaitzeei. Aurten azterketak ez dituztela egingo iragarri dute. Horien ordez, irakasleen iritzia, ikaslearen ordura arteko emaitzak, eta eskola bakoitzak aurreko urteetan eduki dituen emaitzak baloratuko dituzte ikasle bakoitzari A level-ak emateko.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

15:00

NUPeko ikasleek ez dute aurrez aurreko klase gehiagorik izango aurtengo ikasturtean

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du arten aurrez aurreko irakaskuntza gehiago izanen. Unibertstiateak adierazi du ikasturtea aurreikusitako datetan bukatuko dela. Ohar bidez adierazi dutenez, unibertsitatea lanean ari da ikasleek aurtengo ikasturteari dagozkion konpetentzia guztiak jasotzeko.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

14:19

Lapiko jotzea egin dute Iruñeko alde zaharrean Espainiako armadaren aurka

Espainiako armada Iruñeko alde zaharrean eta Txantrean ibili da eta auzoek protesta egin dute balkoietatik.

14:15

Bizkaiko enpresen %87k igarri dute dagoeneko gutxiago saltzen ari direla, Bilboko Merkataritza Ganbarak 1.632 enpresari galdetuta ondorioztatu duenez.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

14:08

Gipuzkoako enpresen %40 bakarrik geratu dira erabat

Martxoaren 27ra arte eginiko galdeketan 616 enpresei galdetu diete, eta, ondorioztatu dutenez, %49k aldi baterako lan erregulazioak egin dituzte, %28k ez diete kontratua berritu behin-behineko langileei, eta %28k soldatak ordaintzeari utzi diete.

Edu Lartznguren

13:36

Nafarroako hezkuntza departamentuak ez du baztertu ikasturte honetan irakasle eta ikasleak klasera itzultzea

Agerraldia egin du gaur goizean Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak eta bertan iragarri du hezkuntza departamendtuak ez duela baztertzen aurtengo ikasturtean aurrez aurreko klase gehiagorik ez izatea. Gaineratu du erabakia osasun gomendioak betez hartuko dela.

Gimenok gainera erran du gertatzen dena gertatzen dela ikasturtea ekainean bukatuko dela. Ikasle zein irakasleek oporrak beharrezko dituztela erran du eta horregatik ekainean bukatuko dela ikasturtea. Ikasleen ebaluazioak nola egin jakiteko informazioa biltzen ari direla erran du eta horren arabera erabiko dutela nola aitziner eraman ikasturteko hiugarren ebaluazioa.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

13:33

Konfinamenduak ez du klima larrialdia arinduko

Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi duenez, konfinamenduak hainbat lan jarduera eta garraio gelditu izanak ez ditu ordezkatuko herrialdeek klima larrialdiaren aurrean hartu behar dituzten neurriak. Krisiak berotegi gasen isurketa murriztu du, baina aurreko krisiek erakutsi dutenez, ondoren isurketak asko areagotzen direla esan du erakundeak.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

13:22

Berlingo agintariek uste dute neurriak urte osora luzatuko direla

Elkarrengandik urruntzeko neurriek "urte osoan" jarraituko dutela esan du Berlin hiri estatuko Barne arduradunak. "Ez litzateke serioa izango esatea dena apirilaren 19an bukatuko dela", gaineratu du.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

13:01
12:50
12:46
12:41

Irati Urdalleta

12:04

Baxoa kontrol jarraikiaren bidez egingo da

Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak jakinarazi du baxoko azterketak ez dituztela mantenduko. Hala, kontrol jarraikiaren bidez ebaluatuko dituzte lizeoko azken urteko ikasleak. Hala ere, frantseseko ahozko azterketa mantentzea erabaki dute -lizeoko bigarren urteko ikasleek pasa beharko dute-.

Adierazi du 20tik 8 eta 10 arteko nota lortzen dutenek bigarren aukerako azterketa egiten ahalko dutela, ahozko baten bidez, uztailean. 8 baino gutxiago ateratzen dutenek berriz, bigarren aukerako azterketa osoa irailean egin beharko dute.

Unibertsitateko ikasleen kasua ez du zehaztu baina esan du datozen egunetan emango dituela azterketen nondik norakoak.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

11:58

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak udazkenera atzeratu ditu Hamaika Gara egitasmoaren barruan antolatutako «ekintza eta mobilizazio guztiak». Etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzeko, sinadura bilketa bat abiatu zuten beste 23 sustatzailerekin. Martxoaren 11n aurkeztu zuten Hamaika Gara, eta maiatzaren 16rako antolatua zuten ekitaldi nazional bat sinadura bilketari bultzada emateko. Ekainaren 13an, «Hamaika Gara eguna» zuten egitekoa.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

11:18

Berlingo agintariek uste dute urruntze sozialerako neurriek eta harremanen murrizketak urte osoan iraungo dutela, koronabirusaren hedatzeak ospitaleak kolapsa ez ditzan. «Ez litzateke zintzoa esatea guztia apirilaren 19an amaituko dela», adierazi du Andreas Geisel Berlingo Barne ministroak, egun horretara arte ezarri baitituzte konfinamendu neurriak. «Gure bizitzeko era aldatu egin beharko da».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

11:11

Herri Urrats, bertan behera

Beñat Bidegain Herri Urratseko lehendakariak adierazi du COVID-19a dela eta, Herri Urrats ikastolen festa bertan behera utzi dutela aurten. 1984tik, lehen aldia da ezeztatzen dutela, nahiz eta momentuz ez duten debekurik jaso «denen osasuna bermatu» nahi dute.

Hala ere, ekitaldia udazken hastapenera atzeratzea pentsatzen dute, nahiz eta datarik ez duten finkatu oraindik.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

11:02

Bi astetan, 425 autonomok eta enpresa txiki eta ertainek eskatu diote aholkua SPRI enpresen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren agentziari, konfinamendu egoeran telelana ezartzeko. Agentziaren Inplantalariak programak teknologia digitala haien beharretara nola egokitu azaltzen die enpresei.

10:35

Eskualde bat konfinatu dute Txinan, kutsatze kasuak gertatu direlako

Henan probintziako erdialdeko Jia eskualdeko hiru sendagilek positibo eman zuten asteburuan, eta eskualdea konfinatzea erabaki dute, kutsatuek sintomak ez dituzten arren. 600.000 pertsona bizi dira eskualdean, eta beste infekzio olde bat sortuko ote den beldur dira agintariak.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

10:10

Foruzainek isuna jarri diote emakume bati katu bat paseatzegatik

Nafarroako Foruzainen arabera, emakumeak katua uhal batekin lotuta zeraman. Andreak azaldu zuen katua txikitatik ateratzen duela kalera, eta aztoratu egiten dela ez badu paseatzera eramaten. Halere, isuna jarri diote konfinamendua hausteagatik.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

09:53

Pandemiak munduari 3,8 bilioi euro kostatzea litekeena dela kalkulatu dute

Asiako Garapen Bankuak eginiko kalkuluen arabera, koronabirusaren pandemiak 1,8 eta 3,8 bilioi euro kostatuko zaizkio munduaren ekonomiari. Munduaren Barne Produktu Gordinaren hazkuntzak 2,3 eta 4,8 puntu galduko ditu.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

09:18

Mila hildako baino gehiago Alemanian

Dagoeneko 1.017 pertsona hil ditu koronabirusak Alemanian, eta kasu diagnostikatuak
79.696 dira. Munduko laugarren herrialderik kolpatuena da, AEBen, Italiaren eta Espainiaren ondoren. Robert Koch Institutuaren datuak dira horiek, gainera. Izan ere, Johns
Hopkins Unibertsitateak are okerragoak eskaintzen ditu Alemaniarentzat: 84.794 positibo eta 1.107 hildako.

Edu Lartzanguren

Edu Lartzanguren

08:51

Aitor Montes medikuak gezurtatu egin du sare sozialetan atzo Iñigo Urkulluk esan zuena. Jaurlaritzako lehendakariak esan zuen sintomak dituzten guztei egiten zaiela koronabirusaren froga.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna