Noiz sortua: 2020-04-04 09:08:34

Sanchezek apirilaren 26ra luzatu du konfinamendua

Goizean batzorde zientifikoarekin batzartu eta gero: «Gizarteak behar duen denbora da birusari aurre egiteko».

Kale garbitzaile bat, Donostian. /
Kale garbitzaile bat, Donostian. / Jagoba Manterola/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 4

Zuzeneko kontakizuna

21:56

AEBetan, 300.000 kutsatutik gora

Ameriketako Estatu Batuetan koronabirusarekin kutsatutakoak 300.000 baino gehiago dira jada, Johns Hopkins Unibertsitateak zabaldutako datuen arabera. Hildakoak, berriz, 8.000 baino gehiago dira herrialde horretan. Unibertsitateak zabaldu duenez, Espainia da kutsatu gehien dauzkan bigarren herrialdea, Italia gaindituta. Aldiz, Italia da hildako gehien dituen herrialdea.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

20:53

Bridgestonek Bizkaian dauzkan lantokietan produkzioari berrekingo diote hilaren 14tik aurrera. Pedro Sanchezek berak iragarri du apirilaren 9an iraungiko dela premiazkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko dekretua, eta, beraz, zenbait sektoretan lanera itzuli ahalko direla Aste Santuaren ondoren.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

20:51

Azken orduetan hidako osasun arloko langileari omenaldia egin diote IMQk Zorrotzaurren daukan klinikaren aurrean, 19:50an. Izan ere, erietxe horri zerbitzuak ematen zizkion Gestlab taldeko langilea zen.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:41

9 adineko gehiago hil dira azken orduetan Arabako adinekoen egoitzetan

Denera 60 egoiliar hil dira Arabako adinakoen egoitzatan. Gainera 303 adinekok positibo eman dute koronabirusean.

Arabako Foru Aldundiak adinekoen egoitzatan lan egiteko langile gehiago kontratatuko ditu. Denera 163 postu berri sortu dituzte.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

18:38

Caritas Gipuzkoak bere izena erabiliz sare sozialetan egindako iruzur baten berri eman du

Caritasek zabaldu duenez iruzurgileek laguntza eskatu dute pandemia dela eta, eta 1.000 eurora arteko "elkartasun bonuak" erostea proposatu dute. Caritasetik zabaldu dute bono horiek iruzurra direla eta edozein zalantza izanezn gero, Caritas Gipuzkoaren telefonora (943440744) deitzea edo webgunean kontsultatzea eskatu du erakundeak.

18:23

681 pertsona hil dira Italian azken orduetan koronabirusagatik

Azken bederatzi egunetako hildako zifra txikiena izan du Italiak, 681. Denera 15.362 dira hildakoak eta 124.632 positibo eman dutenak.

Azken egunetan pixkana jaitsiz doa koronabirusean positibo ematen duten pertsona kopurua.

AInhoa Larretxea Agirre

17:46

Apirilaren 9an eztabaidatuko dute Espainiako kongresuan alarma egoeraren luzapena

Azken orduko aldaketarik ezean aitzinera aterako da alarma egoera luzatzeko proposamena. Alderdi popularrak eta Ciudadanosek aldeko botoa emanen dutela aurreratu dute. EAJak astelehenean erabakiko du alarma egoerare luzatzearen alde bozkatu edo ez.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

17:23

LAB sindikatuak errekurtsoak eskatu ditu beharrezko lanetan ari diren langileentzako

LAB sindikatuak ohar bidez adierazi duenez koronabirusaren krisiak argi erakutsi du langileek ez dutela beharrezko materialik beraien lana ongi egiteko. Covid19z gaixotutakoen %18 osasungintzako langileak direla oroitarazi du sindikatuak eta nabarmendu du bereziki osasungintza pribatuko langileak birusaz babesteko materialik gabe ari direla lanean. Horrek erabiltzaileak ere arriskuan jartzen dituela azpimarratu du sindikatuak. Beharrezkoa ez den zerbitzu oro eteteko eskatu du sindikatuak.

16:27

Legebiltzarra gaitzeko eskatu du EH Bilduk

EH Bilduk kezka agertu du Jaurlaritzak eta EAJk erakutsitako jarrerarekin, eta Iñigo Urkulluri eskatu dio dekretu bidez gaitu dezala Eusko Legebiltzarra: "Lehendakariak deitu zituen hauteskundeak, lehendakariak atzeratu zituen hauteskundeak dekretu bidez, orain lehendakariak gaitu dezake Legebiltzarra dekretu bidez. Borondate politikoaren kontua da gaur egun dugun anomalia demokratikoa konpontzea".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:24

IMQ Zorrotzaurreko langileek omenaldia egingo diote koronabirusak jota hildako langileari. Gestlaben egiten zuen lan, Zorrotzaurreko klinika horri zerbitzua ematen. 19:50ean omenduko dute.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:58

Alarma egoera eta mugikortasuna pixkanak egokitzen joango direla erran du Sanchezek.

15:53

Sanchezek adierazi du industriaren geldialdia ez dutela luzatuko, eta beraz Aste Santuaren ondotik industria berriz ere martxa hasiko dela.

15:44

Alarma egoeraren bertze luzapen bat egongo ote den galdetuta, Sanchezek adierazi du alarma egoera 15 egun baino gehiago luzatuko dela. "Apirilak 26rako ez da alarma egoera bukatuta egonen". Hortik aitzinera pixkanaka konfinamendua leuntzen joango dela erran du: Ttrantsizio prozesu bat izanen da"

15:34

"Argi dago Espainiako ekonomia zorpetze fasean sartuko dela", nabarmendu du Sanchezek.

15:34

Etorkizuneko erronka digitalizazioa dela erran du eta koronabirusak etxetik lan egin eta ikasi daitekela frogatu duela nabarmendu du. Sanchezek erran du etorkizunean bertze pandemia batzuk izan daitezkeela eta horiei begira garrantzitsua dela estatua prest egotea eta krisi bati aurre egiteko materiala estatuak berak sortzea.

15:32

Hasi da galderen txanda:

Monkloako itunez galdetuta itun horriek errepikatzeko lan egingo dutela erran du: "Alderdi politiko eta agente sozial guztiekin hitz egingo dugu egoera hau gainditu eta etorkizunean aitzinera egiteko".

15:29

"Gure bizitzetako krisi handienean murgilduta gaude" adierazi du Sanchezek. "Etorriko den mundua ez da atzokoa, bezalakoa", dio. Gizartearen indarra "elkarlana" dela azpimarratu du. Birusa "garaitzea" inoiz baino hurbilago dagoela nabarmendu du.

15:22

Europa mailako "Marshall plan" baten beharra azpimarratu du Sanchezek: "Garaia da Europar insitituzioek bertako herritarrak babesteko".

15:19

Autonomoie eta enpresariei bere eskerrak eman dizkie Sanchezek. Orain arte koronabirusaren ondorioak leuntzeko politikak egiten ari direla erran du Sanchezek. Bigarren fasean sartzean ekonomia berriz bere onera itzultzeko politikak martxan paratuko dituztela erran du. "Krisi honek ez du inor atzean utziko", adierazi du irmo Sanchezek. .

15:17

Kutsatuen kurba jaisten denean "maialakako itzulera" izanen dela erran du Sanchezek. Espainiako Gobernua kurba jaisten hasten denerako prestatzen ari dela erran du eta aditu talde bat dagoela pixkanakako itzulera ekonomiko eta sozilal horri itzulera ordenatu bat emateko plan bat prestatzen.

15:13

Oran arteko neurri guztiak bertze bi astez mantentzeko beharra dagoela erran du Sanchezek.

15:11

Pedro Sanchezek iragarri berri du bi asteko luzapena izango duela alarma egoerak, eta beraz apirilaren 26a arte luzateko dela. Astearteko ministroen kontseiluak onartuko du eta ondotik esaktuko dio Espainiako Parlamentuari onatzeko.

15:10

Koronabirusaren gaina dagoeneko pasa dela erran du Sanchezek. Hurrengo helburua koronabirusaden hedatzea oraindik eta gehiago jaistea dela erran du.

15:08

"Hiru asteko herritarren sakrifikazioak balio izan du koronabirusaren hedapena gelditzeko. 34.000 pazienteren altek oroitarazten digute garaipena posible dela, gero eta hurbilago dagoela" erran du Sanchezek.

15:06

Hasi da Pedro Sanchezen agerraldia

Prentsaurrekoa ematen ari da Pedro Sanchez Espainiako presidentea. Koronabirusak herritr denen bizitza aldatu duela adierazi du. Doluminak eman dizkie hildakoen senitarteko eta lagunei.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

14:29

Nafarroan, «egonkortze fasean»

Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek adierazi du gaitza «egonkortzeko fase» batean sartua dela Nafarroa; izan ere, kasu berrien kopurua orain arteko baxuena izan da azken orduetan.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:23

Espainiako presidente Pedro Sanchez publikoki hitz egitekoa da gaur arratsaldean. Espainiako Batzorde Teknikoa agerraldi bat egiten ari da orain, eta bertan adierazi dute Sanchez 15: 00 aldera aterako dela prentsaurrera.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

13:49

Espainiako Gobernuak apirilak 26ra arte luzatu du konfinamendua

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak apirilak 26ra arte luzatu du konfinamendua. Batzorde zientifikoarekin aztertu ondoren hartu du erabakia Sanchezek

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

13:47

Iruñeko Maisonnave hotela erabiltzen hasi dira, koronabirusak kutsatuta dauden baina arretarik behar ez duten osasun arloko profesionalak bertan bakartuta egon daitezen. 84 gela ditu. Nafarroako Gobernuak bi hotel prestatu ditu oraingoz horretarako: Berriobeitiko El Toro da bestea.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

13:22

33 hildako gehiago koronabirusagatik Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Azken 24 ordutako datuak zabaldu ditu osakidetzak. 33 hildako gehiago izan dira koronabirusagatik azken orduetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Koronabirusean positibo eman dute aldiz 360 pertsonak. Denara 8187 kasu positibo zenbatu dituzte.

A

13:05

Osasungintza pribatuan lan egiten zuen langile bat hil da

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, osasungintza pribatuan lan egiten zuen langile bat hil da azken orduetan. Koronabirusean positibo eman zuen langileak eta bertze patologia batzuk ere bazituen. Azken egunak Barakaldoko Gurutzetako ospitalean eman ditu ingresatuta. Euskal Herrian hildako bigarren osasun langilea da. Eusko Jaurlaritzak dolumina helarazi die hildako langilearen senideei.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

12:47

Nafarroako Gobernuak erositako 12 arnasgailu atxiki ditu Turkiako Gobernuak

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, gobernuak Turkiaako enpresa bati erositako hamabi arnasgailu atxiki ditu bertako gobernuak. Remirezek adierazi duenez, martxoaren 22an erosi zituen nafar gobernuak arnasgailuak bertze gailu mediko batzuekin batera. Nafarroako Gobernuak atzo jakin zuen material hori atxiki duela Turkiako Gobernuak. Maria Txibite lehendarkiak gutuna igorri dio Turkiak Espainian duen enbaxadari arnasgailuak Nafarroara bidali ditzan eskatzeko.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

12:42

120 pertsona daude ingresatuta Nafarroako hospitaleetan ZIU unitatean, atzo ordu beran baino pertsona bat gehiago. Azken 24 orduetan 311 pertsonak jaso dute alta ospitaletik.

12:41

136 pertsonek eman dute positibo koronabirusean azken orduetan. Denera 2972 pertsonak eman dute positibo.

12:39

20 hildako gehiago Nafarroan azken orduetan

Koronabirusaren ondorioz hildako eta gaixotutakoen azken orduetako datuak ematen ari da Nafarroako Gobernua. Azken orduetan 20 pertsona hil dira Nafarroan, denera 171 dira hildakoak Nafarroan

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

11:45

Urkulluk herritarrei azaldu die Eusko Jaurlaritza krisi hau gainditzeko ahalegin guztia egiten ari dela. Horretarako bitarteko guztiak jartzen ari dela azpimarratu du. Herritar ororen "ahaleginak" ondoriok izango dituela erran du Urkulluk.

11:43

Azken egun "gogorren" ondotik esperantza izpiak zabaltzen hasi direla adierazi du Urkulluk. Hala ere etxean jarraitzeko beharra azpimarratu du eta segurtasun neurriak inoiz baino beharrezkoak direla azpimarratu du.

11:42

Herritarrei zuzenduriko mezua zabaldu du Iñigo Urkulluk

Heritarrei zuzenduriko mezua zabaldu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Bere dolumina eman die urbilekoen heriotza jasan behar izan duten guztiei.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

11:11

Jaurlaritzaren aurreikuspenak. Aspiazuren arabera, "aurrekaririk gabeko krisia da", baina perspektiba eman nahi izan du. Langabezia %11,4ra iristea espero dute, baina aurretik izandako krisietan gorago igo da. Jordi Camparen arabera 2009an BPG %4 uzkurtu zen. "Duela hamar urteko egoerarekin alderatuta bestelako krisia da hau. Susperraldiaren hipotesia bestelakoa da. Osasun krisi bat da eta konfinamendu garaiari eragingo dio eta politika horren ondorio ekonomikoak dira". Hilabeteotan eman ez den eskaria ondoren berreskuratzea espero dute.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

11:07

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek beren aurrekontuak moldatu beharko dituzte

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakari eta Gasteizko Alkate Gorka Urtarani elkarrizketa egin diote Radio Euskadin eta bertan adierazi du udalek aurtengo aurrekontuak aldatu beharko dituztela. Datorren astean bilera egingo dute Eudelek, Eusko Jaularitzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioak aurrenkontuen inguruan hitz egiteko.

Ainhoa Larretxea Agirre

Ainhoa Larretxea Agirre

11:06

Jaurlaritzaren aurreikuspenak: Azaroan egin ziren aurreikuspenen arabera, aurten ekonomia %1,9 haztea eta 15.000 lanpostu sortzea espero zuten. Azkenik, krisi honen ondorioz, ekonomia %3,6 atzera egitea eta17.000 lanpostu deustea uste dute. ONdorioz, orotara, %5,5 uzkurtuko da ekonomia eta 32.000 lanpostu deuseztu, krisi aurretik zeuden aukeren eta gertatuko denaren artean.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

11:04

Jaurlaritzaren aurreikuspenak. Produkzioan ere eragiten da. Konfinamendua hasi aurretik, Txinak hartutako neurrien eraginez, industria jada nabaritzen ari zen hornidura kateko geldialdia. Industria %3,9 jaistea espero dute, zerbitzuak %3,3 eta eraikuntza %2,2.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:57

Jaurlaritzaren aurreikuspenak. Jordi Campa Ekonomia eta Planifikazio zuzendariaren arabera bi kolpe handi eman dira ekonomian: bata eskarian, sendien kontsumoan; bestea produkzioan. Kontsumoari dagokionez, sendien kontsumoak behera egingo du, baian administazio publikoaren gastuak gora egingo du bai osasun beharrei erantzuteko bai eta politika antiziklikoi aurre egiteko ("hazkunde handia izango du"). Sendien zein enpresen inbertsioa "gelditu" egingo da, baina berreskuratu daiteke "konfinamenduaren iraupenaren eta enpresek ondoren izango duten konfiantzaren arabera".

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:52

Jaurlaritzaren aurreikuspenak. OCDEren arabera, konfinamenduak irauten duen hilabete bakoitzeko, ekonomia %2 uzkurtuko da.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:47

Alberto Alberdi Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu zuzendariaren arabera, "aurrekaririk gabeko krisia" da, eta adierazi du ez duela zertan neurririk eraginkorrena konfinamendu osoa. Hego Korea jarri du adibide gisa. Osasun adituek esaten diete erpinera iristen ari direla baina ondorengo fasea ere, luzeagoa izan daitekeela. Hori kontuan izan dute aurreikuspenak egiterakoan. Euren aurreikuspenetan espero dute Espainiako ekonomia %4 atzera egitea eta euroaren eremua %2tik gora.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:43

Aspiazuk estrategia eraginkor bat behar dela nabarmendu du. Gogoratu du hartu diren neurriak: besteak beste, 300 milioiko funts bat (beste 200 milioi zabal daitekeena) eta enpresen gastu arruntetarak likidezia bermatzeko 525 milioi. Aurten defizitaren igoera nabarmena aurreikusi du Jaurlaritzak.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:38

EAEko ekonomia %3,6 atzera, aurten

"Gaur ematera noan datuak ez dira onak, alderantziz baizik". Pedro Aspiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak datozen bi urteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia U itxurako bilakaera izango duela deritzo. Aurten, ekonomia %3,6 atzera egingo luke, aurreikuspenen arabera eta 2021ean atzera, %2,6 hazi. Aurten, 17.400 lanpostu galdu eta langabezia tasa %11,4ra igotzea espero du; 2021ean, berriz, 15.000 lanpostu sortzea eta langabezia %9,6ra helduko dela aurreikusten du.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

10:25

Txinan hiru minutuko geldialdi bat egin dute koronabirusak hildakoak gogoratzeko. Hiru minutu horietan jarduera oro eten da eta semaforo guztiak gorriz jarri dira. Herritarrak kalean gelditu egin dira eta isiltasuna gorde dute. Hiru minutu horien ondoren autoetako bozinak eta trenetako eta itsasontzietako sirenak jo dituzte.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:52

Albiste agentzien iturrien arabera, litekeena da Espainiak konfinamendua apirilaren 26ra arte luzatzea. Eztabaidagai duena da ea oraingo baldintzatan mantentzen duen edo aurreko asteko baldintzatan, alegia, "funtsezkoak ez diren jardunak" geldirik jarraitzea edo horiei berriro ekitea. Hortaz hitz egingo du Pedro Sanchezek gaur egoera honetan aholkatzen duen zientzialari taldearekin eta koronabirusari buruzko kudeaketa batzordeko kidekin.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:26

Une honetan mundu osoan dagoen foku handiena izan arren, AEBtako presidente Donald Trumpek ez du konfinamendu agindurik eman eta egiteko asmorik ez duela berretsi du goizaldean. Erabaki hori estatu bakoitzeko gobernadoreen esku utzi du. 41 estatuk agindu dieteherritarrei etxean geratzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:22

Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera, ia 60.000 hildako eragin ditu koronabirusak mundu osoan. AEBetan 275.000 positibo atzeman dituzte, Italiak eta Espainiak elkarrekin dituztenak baino gehiago.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:05

Iñigo Urkulluren adierazpena

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpen publiko bat egingo du gaur 11:30ean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:04

Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, Pedro Sanchezek apirilaren 26a arte luzatuko du konfinamendu agindua, gaur batzorde zientifikoarekin bildu ostean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:37

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren «hurrengo egun erabakigarrietan» osasun arloko langileen oinarrizko beharrak babesteko material nahikoa dute Nafarroan. Material hori Nafarroan ekoizteak garrantzia estrategikoa duela esan du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna