Munduko euskal herritarrak batuko ditu Hamaika TB-k Aberri Egunean

2020ko apirilaren 4a
16:40
Entzun

Hamaika Telebistak berrogeialdiak bete-betean harrapatuko duen Aberri Eguneko deiarekin bat egingo du, balkoietako ekimen bateratua telebista saio bereziaz lagunduz. 12:00etan hasita, munduan zehar dauden euskal herritarren mezuak zabalduko ditu telebistaz eta sare sozialen bidez, bakoitzak bere desioak adieraziz, Naroa Iturri eta Ekhi Atorrasagastik gidatutako saio berezian. Mezuak bidaltzeko eskatu dute, +34 688807093 zenbakira.

Saioa zuzenean ikusteko aukera izango da LTD, Euskaltel eta www.hamaika.eus webgunearen bidez. Errepikapena 22:00etan eskainiko da eta nahieran izango da edonoren eskura www.hamaika.eus-en eta youtubeko kanalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.