Noiz sortua: 2020-04-05 08:20:02

Zuzenekoa

Iñigo Urkulluk «normaltasunera bueltatzeko plan bat» eskatu du

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak babesa adierazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen eskaerari, alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko esaktu baitu. Ekonomiaren jarduera etetean «malgutasunez» jokatu izana eskertu dio.

Iñigo Urkullu lehendakaria, bideokonferentzia batean.
Iñigo Urkullu lehendakaria, bideokonferentzia batean. Irekia

Berria -

2020ko apirilak 6

* Etxea ikasgela.

 

* Iñaki Eizmendi (gizarte hezitzailea): «Gurasoak ez dira irakasleak: neurri batean lagundu ahal izango diete».

 

* Funtsezkoak ez diren jarduerak apirilaren 9an lanean hasiko dira berriz.

 

* Turismoaren argazki negargarria.

Zuzeneko kontakizuna

21:33

Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginak telebista bidezko agerraldi bat egin du, koronabirusaren krisiaz hitz egiteko. «Beste erronka batzuei aurre egin diogu lehen, baina hau bestelakoa da. Oraingoan, munduko nazio guztiok bat egin dugu, denok osatzeko zientziaren aurrerapena eta gure errukia erabiltzeko. Lortuko dugu», esan du.

21:16

Espainiako Ekonomia Ministerioren mende dagoen Digitalizaziorako eta Adimen Artifizialerako Estatu Idazkaritzak neurri bat onartu du sakelako telefonoetarako aplikazio bat garatzeko, osasun agintariek herritar guztien geolokalizazioaren berri izan dezaten, «bakoitza berak esandako lurraldean dagoela egiaztatzeko», koronabirusaren hedatzea eragozteko. Hainbatek salatu dute neurri hori herritarren oinarrizko eskubideak urratzearen mugan dagoela.

20:10

Zaldibar Argitu plataformak herritarrak «balkoietan mobilizatzera» deitu ditu bihar, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze Zaldibarko zabortegiko lur jausiak azpian harrapatutako langileak gogoratzeko. Bihar beteko dira bi hilabete ezbeharra gertatu zenetik. Bost minutuz «zarata handia» egiteko eskatu dute, 20:30etik aurrera.

18:49

Italiako datuek beheranzko joera erakusten dute: 525 pertsona hil dira azken egunean COVID-19 gaitzaren eraginez, martxoaren 19az geroztik erregistratu duten kopururik txikiena. 15.887 lagun hil dira denera. Denera, 128.948 pertsona kutsatu dira —gaixo daudenak, hildakoak eta sendatu direnak kontatuta—. 4.316 gehiago, 24 ordutan. Igoera aurreko egunekoa baino apalagoa da.

17:29

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak bideokonferentzia bidezko prentsaurreko bat eman du gaur. Argi utzi du alderdia ez dela egongo «Moncloako Itunen berredizio batean», haren ustean, horrek eragingo lituzkeelako «birzentralizazioa, eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea eta murriztea, eta formula neoliberaletara itzultzea».

Andoni Imaz

Andoni Imaz

16:29

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin egindako bileran, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak nabarmendu du «normaltasunera itzultzeko plan bat» zehaztu beharra dagoela orain, eta «agertoki guztiak aztertu» behar dituztela.

Andoni Imaz

Andoni Imaz

15:11

EH Bilduk iragarri du abstenitu egingo dela konfinamendu agindua beste bi astez luzatzeko Kongresuan egingo den bozketan. "Frogatuta geratu da neurri gogorrek funtzionatzen dutela", esan du Arnaldo Otegik agerraldi telematiko batean. Azpimarratu du, hala ere, ez duela babestuko berzentralizazio bat eta eskubideen murrizketa bat.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

13:41

Espainiako futbol liga nagusietako jokalarien elkarteak esan du lehentasuna osasuna dela orain eta baldintza egokiak egon arte, ez direla itzuliko jokatzera.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

13:11

Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei eskatu die egiteko gaixoak isolatzeko lekuen zerrenda bat, izan hotelak, kiroldegiak edo beste edozein azpiegitura.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

13:02

Amaitu da Pedro Sanchezek erkidegoetako presidenteekin egin duen bilera. Espainako presideteak iragarri du pertsona asintomatikoak atzematen hasteko milioi bat test azkar banatuko dituztela erkidegoetan, eta horiek isolatzeko azpiegiturak prestazeko eskatu die.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

11:50

Italiako Gobernua plan bat prestatzen ari da itxialdia amaitzen denerako. Bost puntu ditu, eta horien artean daude kokapen aplikazioak ezartzea, distantzia mantentzen jarraitzeko beharra, etxean tratamentua hartzeko neurriak eta froga gehiago egitea.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

10:31

Arancha Gonzalez Espainiako Atzerri ministroak jakinarazi du datozen orduetan helduko direla Nafarroara Turkian atxik dituzten arnasgailuak. Gaineratu du Gonzalezek arnasgailuak bere helmugara iristen uztea "eskuzabaltasun keinu bat" dela Turkiaren aldetik. Argudiatu du Turkiak beretzat behar zituela uste zuela.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:56

10:00etan hasiko dute Maria Txibite Nafarroako lehendakariak eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoak azken igandeetan, Espainiako beste autonomia erkidegoetako presidenteekin batera, Pedro Sanchezekin egin ohi duten bilera. Itxaropentsu dira bi gobernuak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:03

Greziak Malakasa errefuxiatuen kanpalekua jarri du berrogeialdian, koronabirus kasu bat atzeman ondoren. Afganistango 53 urteko gizon batek eman du positibo. Atenasko ospitalera eraman dute, eta frogak egingo dizkiete bere familiakoei. Aste honetan Ritsona kanpalekua ere berrogeialdian jarr du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:26

AEBetan 300.000 gora dira positiboak, eta 8.100 pertsona hil dira koronabirusak jota. New Yorken dago fokurik handiena. 113.806 positibo daude eta eta 3.565 lagun hil dira.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

08:12

IMQ Zorrotzaurre klinikak omendu egin du azken orduetan koronabirusak jota hil den osasun-langilea. IMQk ohar baten bidez jakinarazi duenez, larrialdien eremuan bildu dira langileak eta txaloak eskaini dizkiete egun hauetan birusaren aurka lanean ari dire langileei eta, bereziki, hil den euren lankideari. Ondoren, minutu bateko isiliunea gorde dute. Bilboko suhiltzaileek ere parte hartu dute omenaldian.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna