Erramu eguna ezin ospaturik, Balmasedako parrokoa herriko kaleak «bedeinkatzera» atera da

Herritarrei eskatu die erramuak ateratzeko leihotik. Ertzainek geratu egin dute, eta etxera joateko agindu diote.

2020ko apirilaren 5a
17:54
Entzun

Gaurko eguna erramu eguna da katolikoen egutegian, Aste Santuko lehen eguna. Balmasedan (Bizkaia), Aste Santuak berebiziko indarra dauka; izan ere, urtero, Ostegun Santu gauean eta Ostiral Santu goizean, Pasio Biziduna egiten dute. 100 herri antzezle eta 20.000 ikusle elkartzen dira Jesus Nazaretekoaren bizitzaren azken uneak irudikatzeko. Aurten, ezingo dute horrelakorik egin, baina herriko parrokoak ez ditu bertan behera utzi nahi izan Aste Santuko ospakizun guztiak. Igande goizean, kalera atera da, eta, ur bedeinkatuarekin eta isipuarekin, Balmasedako kaleak bedeinkatu ditu.

Deialdia egina zuen: herritarrei eskatu die 13:00etan leihora ateratzeko erramuarekin. Ez du lortu herria zeharkatzerik, ordea, ertzainek etxera joateko agindu baitiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.