Noiz sortua: 2020-04-09 09:26:05

Zuzenekoa

Alarma egoera luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. /
Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / Mariscal/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 9

* Hegoaldeko hilkortasuna ia bikoiztu egin da koronabirusaren goraldia.

* Garbiñe Aranburu (LAB): «Oraingoan ez dugu bakarrik langileok pagatuko faktura».

* Italiak portuak itxi dizkie erreskate ontziei larrialdiak iraun bitartean.

* Udako musika jaialdietako antolatzaileak adi, agintariek har ditzaketen neurrien zain.

* Koronabirusaren az.ken datuak, eguneratuta.

Zuzeneko kontakizuna

10:36

Pirinio Atlantikoetan 70.000 langilek langabezia partziala eskatu dute

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak esan duenez departamenduko 9.450 enpresa baino gehiagok eskatu dute langabezia partziala langileentzat. Orotara, 70.000 langilek egin dute eskaera merkataritza sektorean.

Turismoaren sektorean «eragin handia» izango duela esan du Spitzek, baina uste du «goizegi dela» kaltea neurtzeko. «Aurrekaririk gabeko egoera ekonomikoan gaude, baina oraindik ezin dugu neurtu zer heinetarainoko ondorioak izanen dituen», deitoratu du. Frantziako Estatuaren zorrak mila milioi euroko heina gainditu du atzotik, Spitzek esan duenez.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

10:26

Kontrolak azkartuko dituzte Ipar Euskal Herrian

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak iragarri du pazko asteburua dela eta, kontrolak azkartu egingo dituela Ipar Euskal Herrian. Guztira 500 polizia eta jendarme arituko dira kontrolak egiten, turisten etorrera oztopatzeko eta herritarrek konfinamendua errespetatzen dutela egiaztatzeko. Bigarren etxebizitzak diren lekuetan «begirantza handia» izanen dutela esan du.

Iragan asteburuan Miarritzeko ordainlekutik 63 auto «soilik» pasatu zirela eta «guztiak kontrolatuak» izan direla esan du Spitzek.

Oihana Teyseyre Koskarat

Oihana Teyseyre Koskarat

21:35

Eurotaldearen bilera laster hasiko da beste atzerapenik ezean. Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroak arratsaldeko 17:00etan ziren bilera hastekoak, baina aurrez egin ohi dituzten bi aldeko elkarrizketak luzatzearen ondorioz atzeratu egin da. Hainbat hedabideren arabera, aurretiazko bilera horietako batean adostutako akordio zirriborro bat eztabaidatuko dute ministroek, zehazki, Frantziak, Alemaniak, Espainiak, Italiak eta Herbehereek proposatutakoa.

Ministroek koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko akordio bateratu bat lortzea dute helburu. Hori ezinezkoa izan zen asteartetik asteazkenera bitarteko bileran, hegoaldeko eta iparraldeko estatuen ikuspegi kontrajarriak medio.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

21:07

140.000 kasu baino gehiago baieztatu dituzte Italian

AEBe atzetik Italia da positibo gehien atzeman duen estatua. Azken 24 orduetan, 4.204 kasu berri baieztatu dituzte, eta denera 143.626 dira ─96.877 aktibo─. Heriotzei dagokionez, 610 hildako gehiago zenbatu dituzte, eta 18.279 dira guztira. Bi kopuruek aurreko egunean baino gorakada handiagoa izan dute. Sendatuak, aldiz, 28.470 dira.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

21:02

Ertzaintzak eta udaltzainek 11 lagun atxilotu zituzten atzo, eta 418 salatu, alarma egoeraren eraginez ezarritako segurtasun neurriak ez betetzeagatik. Beraz, herenegun baino lau lagun gehiago atxilotu zituzten, eta 56 gehiago salatu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Bizkaian atxilotu ziren horietako bost, Araban lau eta Gipuzkoan bi. Salaketei dagokionez, 298 Bizkaian jarri zituzten, 135 Gipuzkoan eta 66 Araban.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

20:32

Erresuma Batuko lehen ministro Boris Johnson zainketa intentsiboko unitatetik atera dute, Erresuma Batuko Gobernuko iturrien arabera.

20:30

Gaurtik aurrera, lanera joateko Hego Euskal Herritik Iparraldera muga zeharkatu behar duten herritarrek ziurtagiri bat beharko dute, Frantziako Gobernuak ezarritako neurri berrien eraginez. Frantziako estatuaren menpeko lurretara sartzen den pertsona orok beharko du ziurtagiria. Hura Frantziako Barne Ministerioaren webgunean dago eskuragarri, eta ezingo da paper bera erabili bidaia bat baino gehiago egiteko.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

20:20

Espainiako Kongresuak alarma egoera beste hamabost egunez luzatzea onartu du, baita Pedro Sanchez presidentearen gobernuak aurkeztutako bi lege dekretuak ere. Luzapenari dagokionez, aldeko 270 boto lortu ditu gobernuak. 54 diputatuk ezezkoa eman dute, eta 25 abstenitu dira.

20:09

Arabako zahar etxeetan zazpi egoiliar gehiago hil dira azken 24 orduetan. Denera, 95 dira hildakoak. Horietatik 53 ospitaleetan hil dira, eta 42 egoitzetan bertan. Lurralde hartan, 377 dira COVID-19aren proban positibo eman duten egoiliarrak.

Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan, aldiz, bost lagun hil eta hamasei kasu berri atzeman dituzte azken egunean. Denera, 56 dira hildakoak, eta 281 baieztatutako kasuak. Horietatik bederatzi sendatu dira.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:42

Bi gaztek isun bana jaso dute Iruñean, lau pisuko etxebizitza bateko teilatura igotzeagatik, eguzkia hartzeko asmoz. Udaltzaingoak jaisteko agindu die, eta salaketa jarri, konfinamendua ez betetzeagatik.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:38

Martxoan, Loiuko aireportutik 173.095 bidaiari igaro dira, iazko hilabete berean baino %60,8 gutxiago. Jaitsierak are handiagoa izan da Hondarribiakoan (%64,8) eta, batez ere, Forondakoan (%85,9). Horietan, 8.853 eta 1.741 bidaiari erregistratu dira, hurrenez hurren. Era berean, aireportu horietan eginiko operazio kopurua nabarmen murriztu da, %42,5 Bizkaikoan, eta %57,2 Gipuzkoakoan eta Arabakoan. Merkantzia garraioari dagokionez, Forondako aireportuan 5.167 tona material garraiatu dira, iaz baino %4,5 gutxiago.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

18:03

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideek goi mandatari Michelle Bacheletek adierazi du COVID-19aren krisia ez dela «txeke zuri bat» giza eskubideak «alboratzeko». Bacheletek nabarmendu du «aginduzkoa» dela eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, eta hartu beharreko neurriak «beharrezkoak eta proportzionalak» izan behar direla. Goi mandatariak ardura adierazi du hainbat estatuk gobernuei emaniko «botere mugagabe eta kontrol gabeen» aurrean: «Kasu batzuetan, pandemia erabili da legedian aldaketa errepresiboak justifikatzeko, eta indarrean jarraituko dute larrialdia amaitzean ere».

Horrez gain, «adierazpen askatasunari» ezarritako mugak kritikatu ditu, besteak beste, «ustezko desinformazioari» aurre egiteko ekintzak. «Kritikatzea ez da krimen bat», azpimarratu du.

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

17:34

Laster hasiko da Eurotaldearen bilera, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko akordio bateratu bat lortzeko asmoz. Herenegun hasi eta atzo goizaldean amaitu zen bileran ─hamasei ordu inguru iraun zituen─ batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroak ez ziren adostasunik lortzeko gai izan, eta Alemaniako kantziler Angela Merkelek gaur adierazi du «akordio politikorik» gabe jarraitzen dutela «koronabonuen» inguruan. Eurotaldeko presidente Mario Centenok, ordea, euren gain jarri du erantzukizuna: «Herritarren konfidantza gure baitan dago, akordio bat lortu behar dugu».

Iosu Alberdi

Iosu Alberdi

15:15

Alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzea eguneko puntu guztiak eztabaidatutakoan bozkako dute.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

15:01

"Langileek babesa, duintasuna eta baliabideak behar dituzte", zehaztu du Matutek. "Batasuna" eskatzen dietela esan du, baina eurak "solidaritatea" emateko pest daudela.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:56

Oskar Matute (EH BiIdu) ari da hizketan. Esan du iruditzen zaiela "prezipitazio puntu bat" dagoela ezinbestekoak ez diren langileak lanera itzultzea planteatzen denean.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:32

Matuteri erantzuten ari da Sanchez. Esan dio kritikatu egin diola hamabost egunetik behin alarma egoera luzatu beharra. "Aurreratzen dizuet hamabost egun barru berriro luzatu beharko dudala alarma dekretua".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:28

Estebani "kritika eraikitzailea" eskertu dio Sanchezek. Eusko Jaurlaritzarekin "kooperazio, koordinazio eta kolaborazio absolutua" dutela ziutatu du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:18

Osasun materialen prezioetan inflazioa egon dela nabarmendu du, eta horiek finkatu behar direla erantsi.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:17

Autonomia erkidegoenga "konfiantza" duela esan Sanchezek, eta krisitik ateratako ikaskeako bat "estatu autonomikoa indartu" beharra dela.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:06

Autonomia erkidegoiei buruz ere hitz egin du Sanchezek: "Guk ez ditugu eskumenak birzentralizatu".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

14:03

Sanchezen hitzetan, orain kutsaketak etxeen barruan gertatzen ari dira, eta ez kanpoan.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:58

"Oso kontziente izan behar dugu jokaten ari garenaz, zalantzazko eremu batean gaudelako", esan du Sanchezek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:39

"Hainbeste milioi espainiarren sakrifizioa eta osasun langileen lan ikaragarria kutsatu eta ospitaleratu berrien kurba egonkortzen ari da, baita leku batzuetan jaisten ere", azpimarratu du Sanchezek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:32

Testei buruz ere aritu da Sanchez. PCR probak erabiltzen direla azaldu du, eta haren hitzetan, Espainia da test gehien egin dituen estatuetako bat, 20.000 inguru egunean.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:27

Osasun materialaren horniketari dagokionez, egunero material horrekin batez beste hegazkin bat iristen dela esan du Sanchezek. Horrez gain, ziurtatu du Espainian akordioak lortu dituztela osasun materiala ekoizteko.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:25

"Autonomia erkidegoek euren eskumenak mantensu dituzte osasun arloan" ziurtatu du Sanchezek. Ez dela "birzentralizaziorik" egon erantsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:20

OMErekin egunez egun izan duten harremana azaltzen ari da Sanchez. "Espainia lehen mometutik koordinatuta aritu da OMErekin eta Europako Batasunarekin".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:15

"Gaur dukagun ezagutzarekin, atzo egindako gauza batzuk desberdin egingo genituzke", onartu du Sanchezek. Gaurko ezagutza ez dela atzokoaren berdina zehazu du. "Gobernu hau autoexigentea, autokritikoa eta umila da", erantsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:09

108 positibo berri eta zortzi hildako erregistratu dituzte Nafarroan azken egunean

COVID-19arekin kutsatutakoak, orotara, 3.575 dira Nafarroan, eta hildakoak, berriz, 214. Orain arte, 1.526 lagun ospitaleratu behar ian dituzte, horietako 124 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. Une honetan 589 daude ospitaleratuta; horietako 32 azken egunean sartu dira, baina, hirugarren egunez jarraian, ez dute sartu inor ZIUn koronabirusarengatik.

Ane Eslava

Ane Eslava

13:08

"Pandemia mundu mailan erakuten ari da estatu batek bakarrik ezin diola irabazi, eta gure estatuaren barruan ere ezingo diogu irabazi gobernuaren inguruan batasunik ez badago", azpimarratu du Sanchezek. "Espainiako gizarte osoa" behar dutela erantsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

13:05

"Egungo egoeran behartuta gaude erabakiak hartzera, ez orduetan, minutuetan baizik, baina horrek ez du esan nahi ez daukagula elkarrizketarako bokaziorik" , ziurtatu du Sanchezek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:59

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eskerrak eman ditu alarma egoera luzatzeagatik.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:49

12.000 isun jarri dituzte ertzaintzak eta udaltzainek

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako sailburuak jakinarazi du Ertzaintzak eta Udaltzaingoek kontrolak biderkatu dituztela azken egunetan. 83.000 ibilgailu gelditu dituzte kontroletan; 49.000 pertsona identifikatu dituzte. Guztira 12.000 isun jarri dituzte "udaltzain eta ertzainen esanak ez betetzeagatik".

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

12:41

Koronabirusa detektatzeko test lasterrak prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza

Koronabirusari aurre egiteko 60 proiektu lantzen ari direla erran du Nekane Murgak. Horien artean, Koronatest, pazientea koronabirusaz kutxatua ote den 45 minutuan zehazten duen testa.

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

12:38

Atzo egin ziren 10 probetatik 8 negatiboak izan ziren

Egindako testen %21 baizik ez ziren positiboak izan atzo. Horrek "joera aldaketa" erakusten duela uste du Murgak. Ondoko egunetan test gehiago egiteko asmoa erakutsi du.

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

12:38

UPNko Carlos Garciaren txanda da. Errespetua eskatu dute hil diren pertsonentzat eta lanik gabe geratu direnentzat. "Konponbideak" eta "ziurtasuna" eskatu ditu. "Espainia aurrera aterako da, bere jendearenatik, lehen lerroan daudengatik". Militarrak ere gogoan izan ditu: "Lan handia egiten ari dira".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:35

51 pertsona hil ziren atzo EAEn

689 dira orotara Euskal Autonomia Erkidegoan. Hurrengo egunetan hildakoen kopuruak gora egiten segituko duela uste dutela erran du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko sailburuak.

Ekhi Erremundegi Beloki

Ekhi Erremundegi Beloki

12:30

Matutek esan du ez dutela Moncloako itunean parte hartuko. "Ez kontatu gurekin klase popularrei eta langileei eraso egiteko".

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:19

Osasuna lehentasuna dela esan du Matutek. "Lehenego bizi eta gero lan egin". Osasun bermeak ez dauden bitartean, ezinbestekoak ez diren jarduerek geldituta egon behar dutela nabarmendu du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:16

Proposatutako neurriak ez direla nahikoa esan du, "jende asko kutsatzeko arriskuan jartzen delako". Langileak lantokira itzultzeaz aritu da.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:14

Oskar Matuteren (EH Bildu) txanda da. "Bizitza eta guztien duintasuna" erdigunan jarri behar dela nabarmendu du. "Gure helburua ez da gobernua suntsitzea, birusa suntsitzea baizik", erantsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:07

"Gertatu daiteke enpresa askok itxi eta ez irautea". Hori ahalik eta gehien ekiditea eskatu du. Beraz, seguratasun neurri guztiekin, "aktibitate ekonomiko bat" mantendu egin behar dela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

12:03

Jendea arduratuta dagoela esan du ekonomian izan dezakeen eraginaengatik. "Zuek hartzen ari zareten neurri gehieak egokiak dira, eta funtzionatu beharko lukete, baina neurri koiuntualak dira eta ez dute irauten estruktural bihurtzen badira". Hau da, neurri batzuk luzatuz gero, "eutsiezinak" izan daitezkeela esan du Estebanek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:53

"Erabaki erralistak" hartu behar direla nabarmendu du, eta ez "nahasketa" eragiten dutenak, baizik eta "lasaitasuna eta ordena" dakartzatenak.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:51

"Ezin dira hartu kontsultatu gabeko eta ustekabeko erabakiak egun batetik bestera", esan du Estebanek.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:46

"Kolaborazioa eta kooperazioa" ezinbestekoak direla esan du Estebanek. Autonomia erkidegoen beharra azpimarratu du, eta elkarrizketa gehiago eskatu.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:33

Aitor Esteban (EAJ) ari da hizketan. Momentu honetan garrantzitsuena pandemia amaitzea daela esan du, eta horretarako beharrezkoa dela zirkulazio eskubidea murriztea. "Hori alarma egoera indarrean egona soilik egin daiteke". Beraz, euren babesa izango dutela erantsi du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:25

Joan Valdobi (Compromis) ari da hitz egiten. Esan du bost proposamen egin dituztela «dekretua hobetzeko»: konfiantza edukitzea administrazio autonomikoengan, ez uztea bigarren txebizitzetara joaten, gobernuak osasun materailaren prezioak esku hartzea, bataz bestekoarenazpitik geratzen diren autonomia erkidegoei trasferentziak egitea eta administrazioak lizitazioak telematikoki egitea. Baiezkoa bozkatuko dutela iradarri du

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

11:10

Mas Paiseko Iñigo Errejonen txanda da orain. Konfinamendua luzatzearen alde egingo dutela esan du.

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:56

Gabriel Rufian ari da hitz egiten Espainiako Kongresuan. Abstentzioa bozkatuko dutela iragarri du, ezinbestekoak ez diren jarduerak ez geratzeagatik, «birzentralizazioarengatik» eta «militarizazioarengatik».

Irati Urdalleta Lete

Irati Urdalleta Lete

10:01

Pedro Sanchezek Kongresuan esan du "normaltasun berria" ez dela erabatekoa izango koronabirusaren aurkako txerto bat egon arte.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:46

Abstentzio aktiboa argudiatzeko EH Bilduk esan du neurri zorrotzekin jarraitu behar dela, eta horien artean nahi du funtsezkoak ez diren jarduerek etenda jarraitzea. Gaur amaitzen da berez horiek eteteko agindua, eta fabrika handi askok iragarri dute asteartean ekingo diotela berriro ekoizpenari, tartean Michelin eta Sidenor. Beste batzuk, ordea, gehiago itxoingo dute: Mercedes 20an irekiko dute, eta Volkswagen, 27an.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:37

Haserrea eragin du Eusko Jaurlaritzak atzo azokak debekatzeko hartu zuen erabakiak. Haserretuetako bat Adur Ezenarro Ordiziako alkatea da; sare sozialetan salatu du Jaurlaritzak hori erabaki duen egunean bertan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Departamentua azoketan erostearen aldeko kanpaina egiten ari zela. Konfinamendua hasi zenetik, babes neurri zorrotzekin egin da ohiko asteazkenetako azoka Ordizian.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:29

Kongresua ia hutsik dago. Alderdi bakoitzeko diputatuen hamarren bat soilik joan daiteke ganberara. Daudenak elkarrengandik metro pare batera daude. Minutu bateko isilunea gorde dute saioaren hasieran, hildakoen omenez.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:20

Hasi da Espainiako Kongresuan konfinmendua apirilaren 26ra arte luzatzeko saioa. Hirugarren aldiz joan da Pedro Sanchez koronabirusa dela eta: lehenengoan konfinamendua ezartzeko eta beste bietan, luzatzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna